IDAZKARITZA NAGUSIA
Idazkaritza Nagusia Batzarrak aukeratzen du, Zuzendaritza Batzordeak proposatuta. Helburua du Federazioaren zerbitzuek funtzionatuko dutela bermatzea eta elkartearen bizitza erraztea. Bere eginkizunen artean ditu, besteak beste: erakundearen zerbitzu teknikoak eta administraziokoak zuzentzea; lehendakariak aginduta, Zuzendaritza Batzordearen eta lurralde-atalen nahiz batzorde edo lantalde sektorialen bilerak deitzea; lehendakariaren zuzendaritzapean bilera horiek prestatzea; eta langileen gaineko zuzendaritza egitea.
Gaur egun Berta Enrique Cornago da idazkari nagusia.