[:eu]Batzar Nagusia

Batzar Nagusia Federazioaren organo gorena da. Horretan, kidetutako 554 entitateen ordezkariek hartzen dute parte, hitza eta botoa dituztela. Batzar Nagusiak urtean behin egiten du bilkura arrunta, eta berezia, berriz, Batzorde Betearazleak hala erabakitzen duenean edo, gutxienez, kidetutako entitateen hamarren batek eskatzen duenean.

Besteak beste, honako eginkizun hauek ditu Batzar Nagusiak:

  • Presidentea, presidenteordeak, idazkari nagusia eta Batzorde Betearazleko kideak hautatzea.
  • Jarduketen urteko plana onestea.
  • Kontuak eta aurrekontuak onestea.
  • Estatutuak onetsi eta aldatzea.
  • Batzorde Betearazleak haren menpe jarri edo kideek proposatzen dituzten gai guztien gainean eztabaidatzea eta ebazpena ematea.
Volver arriba