SAHARAKO HITZARMENA

2018ko otsailaren 6an, NUKFk eta Frente Polisarioak lankidetza arloko protokolo bat sinatu zuten urtero arlo horretan adostuko diren jarduketak egiteko. Nolanahi ere, honako bi jarduketak barne hartzen ditu protokoloak:

  • Protokoloak urteko konpromiso bat jasotzen du, 24.000 eurokoa gehienez, Saharako kanpamenduetan eta eremuan garapenerako proiektuak finantzatzeko, GGKEek Nafarroako Garapen Lankidetzarako Funtsaren urteko deialdian aurkezten dituztenen artean, baldin eta deialdi horretako baldintzak betetzen badituzte. Saharan egiteko proiektu bat baino gehiago jasoz gero eta aipatu diru kopurua gainditzen bada, urteko deialdian ezarritako hautapen prozesuan puntuazio handiena lortu duen proiektua finantzatuko da.
  • Protokoloari jarraiki, halaber, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak oporrak bakean programaren baitan, gehienez ere, Nafarrora etortzen diren 4 haurren joan-etorria finantzatuko du bere urteko aurrekontuaren kargura. Hala eginen du Nafarroako GGKEren batek eskaria egin ondoren, programa hori kudeatzen duen GKEaren bidez eta, gehienez ere 2.000 eurorekin.

 

 HAUTATUTAKO AZKEN PROIEKTUAK. NAFARROAKO GARAPEN LANKIDETZARAKO TOKIKO FUNTSA.
URTEA PROIEKTUAGKEaDIRULAGUNTZA
2024Ura, elikagaiak eta saneamendua eskuratzeko logistika saharar errefuxiatuentzatAsociación de trabajadores y técnicos sin fronteras24.000,00
2023Ura, elikagaiak eta saneamendua eskuratzeko logistika saharar errefuxiatuentzatAsociación de trabajadores y técnicos sin fronteras24.000,00
2022Ura, elikagaiak eta saneamendua eskuratzeko logistika saharar errefuxiatuentzatAsociación de trabajadores y técnicos sin fronteras24.000,00

 

 DIRUZ LAGUNDUTAKO AZKEN PROIEKTUAK – OPORRAK BAKEAN PROGRAMA
URTEA PROIEKTUAGKEaDIRULAGUNTZA
2024

Nafarroan Saharako haurrak hartzeko proiektua, 2024ko Oporrak Bakean Programa

ANAS2.000,00
2023Nafarroan Saharako haurrak hartzeko proiektua, 2023ko Oporrak Bakean ProgramaANAS2.000,00
2022Nafarroan Saharako haurrak hartzeko proiektua, 2022ko Oporrak Bakean ProgramaANAS2.000,00

 

Saharar herriarekiko lankidetza hitzarmena, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren eta Fronte Polisarioren artean (Saguia El-Hamra eta Río de Oro askatzeko Herri Frontea)

 

Volver arriba