2024-2026 HIRURTEKO DEIALDIA

EBAZPENA

Honakoa da hautaturiko proiektua:  Medicus Mundi erakundeak aurkezturiko “Osasun integrala eta garapen inklusiboa, emakumeengan eta haurrengan arreta berezia jarrita eta ingurumena zainduta, Rwandako Gakenke barrutiko 12 komunitate zaurgarritan eta Nemba ospitalaren eragin-eremuan” izeneko proiektua.

Proiektuak genero ekitatea, ingurumenaren babesa, klima aldaketaren kontrako borroka eta pertsona zaurgarrien inklusioa izango ditu ardatz inor atzean ez uzteko. Era berean, aipatu alor horiek izango dira esku-hartzearen zeharkako ildoak Nemba ospitalearen eremuan osasun integrala sustatzea xede izanik. Horretarako, 12 landa komunitatetan osasun zerbitzuak indartuko dira, genero indarkeriari helduko zaio eta toki garapena sustatuko da osasun determinatzaileei arreta jarrita estrategia integratu eta berritzaile baten barruan eta komunitate horiek txirotasunaren eta zaurgarritasunaren arabera lehenetsita.

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Beste behin ere, Garapen Lankidetzarako Udal Funtsak eta zenbait toki entitatek (Eguesibarko, Burlatako eta Barañaingo udalek eta Iruñerriko Mankomunitateak) hiru urteko lankidetza proiektu bat finantzatzeko hitzarmena sinatu dute.

Aipatu proiektua 2024-2026 hirurtekoan eginen da eta 554.450,51 euroko aurrekontua du. Kopuru horretatik 318.000 euro (urtean 106.000 euro) Nafarroako toki-erakundeen ekarpenetatik dator. Garapen Lankidetzarako Toki Funtsak berriz, urtean 35.000 euroko ekarpena egiten dio proiektuari.

 

 

 

 

 

 

 

Volver arriba