2020-2023ko HIRU URTEKO PROIEKTUA

LEHENENGO URTEAREN JARRAIPENA

Proiektua Facebook-en

Proiektua Instagram-en

Proiektua Twitter-en

Proiektuaren onuradunen bideo labur bat haien esker ona adierazita: BIDEOA

 

HAUTATUTAKO PROIEKTUA

Deialdiaren oinarrietan adierazitako irizpideak kontuan harturik honako proiektua hautatu zen: Intermón Oxfam-ek aurkeztutako “Elikadura segurtasuna eta ekoizpen kateamendua Guatemalako Corredor Seco eskualdean”.

Aipatu proiektua 2020-2023 urteetan eginen da eta 436.700 euroko aurrekontua du. Kopuru horretatik 397.000 (urtean 132.300 euro) Nafarroako toki entitateen ekarpenetatik dator. Garapen Lankidetzarako Toki Funtsak urtean 35.000 euroko ekarpena egiten dio proiektuari.

Proiektuaren helburua izanen da klima aldaketak eta Covid-19ak etxeetako bizimoduetan duten eragin negatiboaren ondorioz areagotutako elikadura- eta nutrizio-ziurgabetasuna murriztea. Horretarako, nekazal ekoizpena handitu eta dibertsifikatuko du erresilientzia hobetzeko; ekoizpen unitateak ezarriko ditu soberakinak merkaturatzeko; emakumeen lidergoa indartuko du eta tokiko osasun zerbitzuak indartuko ditu; bereziki, muturreko desnutrizioa kontrolatzeko eta tratatzekoekin lotutakoak.

Argibide gehiago: oxfamintermon.org/es/guatemala

ENTITATE KOLABORATZAILEAK

Beste behin ere, Garapen Lankidetzarako Udal Funtsak eta zenbait toki entitatek (oraingo honetan Eguesibarko, Burlatako eta Barañaingo udalek eta Iruñerriko Mankomunitateak) hiru urteko lankidetza proiektu bat (2020-2023ko aldirako) finantzatzeko hitzarmena sinatu dute.

GGKEei ZUZENDUTAKO DEIALDI EREDUA

GKEei zuzendutako deialdia, 2020-2023ko aldirako hiru urteko proiektuari buruzkoa

Eskaera eredua

 

Volver arriba