NAFARROAKO TOKI FUNTSA GARAPEN LANKIDETZARAKO

– 2021. URTEA

– 2020-2023ko HIRURTEKO PROIEKTUA

– TOKI ENTITATEEN DEIALDIAK

GGKEen SENTIKORTASUN JARDUEREN ESKAINTZA

Toki entitateak (udalerriak, kontzejuak eta mankomunitateak), hala nahi badute, urtero batzen dira elkarrekin kudeatzeko kutxa amankomun batean sartzen dituzten baliabideak, garapenerako lankidetzako programa bakar batean.

Urtero, 130 toki entitate inguruk hartzen dute parte Funtsean. Haietako askok etengabe hartu dute parte funtsa sortu zenetik, ia duela hogei urte.

Funtsak, batik bat, honako hau egiten du:

– Nafarroako GGKEek sustatutako garapenerako lankidetza proiektuak finantzatzea.  Urtero sei-zazpi proiektu finantzatzen ditu, lehentasun hauek dituztenak: lehen mailako osasun arreta, oinarrizko hezkuntza eta uraren hornidura eta saneamendua.

Hezkuntzarako eta sentikortasunerako ekimenak sustatzea Nafarroan. Azken hamar urteotan hitzarmen bat sinatu da urtero Nafarroako GGKEen Koordinakundearekin Foru Komunitateko ahalik eta herri gehienetan egiteko sentikortasun ekintzak.

Larrialdiko laguntza ematea. Normalean, Funtsaren baliabideen zati bat larrialdiko laguntza finantzatzeko erabiltzen da, tokian-tokian dauden GGKEen bidez, aringarri izateko hondamendietan.

Lankidetza espiritua sustatzea Nafarroako udalen artean.  Aldian-aldian, informazioa igortzen zaie toki entitate guztiei, bilkurak egiten dira, azterlanak prestatzen, eta ekintzak programatzen helburu hori betetzeko.

– Hasiera-hasieratik, Funtsak hiru urteko lau deialdi egin ditu. Horietako azkenak elikadura segurtasunari eta ekoizpen kateamenduari buruzko proiektu bat finantzatu du Guatemalako Corredor Seco eskualdean.

 

 

AURREKO URTEETAKO GARAPEN LANKIDETZARAKO FUNTSA

– 2020. URTEA

2019. URTEA

– 2016-2018KO HIRURTEKO PROIEKTUA

 

 

 

 

Volver arriba