LANKIDETZA NAFARROAKO ELIKAGAIEN BANKUAREKIN

Nafarroako udalerrietan dozenaka produktu banatzen dituen Elikagaien Bankuari laguntza emateari eutsi dio aurten ere Federazioak. Zehazki, 17 toki-erakunderen ekarpenei esker bildutako 9.750 euro eman dizkio Bankuari. Ekarpena egin duten erakundeak, gehienbat, tamaina txikikoak izan dira eta 100 eta 1.000 euro arteko zenbatekoak eman dituzte. Toki-erakundeen ekarpen horiek Bankuaren funtzionamendu gastuetarako erabiltzen dira (lokalen alokairua, energia gastuak, makinak eta ekipamendua, eta abar).

Honakoak dira 2025ean parte hartu duten erakundeak: Aguilar Kodes, Altsasu, Atetz, Barasoain, Kaseda, Erro, Ezkabarte, Ergoiena, Gesalatz, Larraia, Lekunberri, Lerín, Nazar, Erriberri, Gares, Tebas-Muru Artederreta eta Valtierra.

Parte hartu nahi duten toki entitateek beherago dute gurekin lankidetzan aritzen den fundazio horri baliabideen ekarpena egiteko erabakiaren eta baimenaren eredua.

 

ELIKAGAIEN BANKUARI EKARPENA EGITEKO EREDUA

http://www.bancoalimentosnavarra.org/

Volver arriba