PRIBATUTASUN POLITIKA

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitako ondorioetarako, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioak (hemendik aurrera, NUKF. Haren IFK: G31 115736 da, eta helbidea: Nafarroa, Iruña, Tutera kalea, 20, 3. solairua) jakinarazten dizu NUKFk bere ardurapean dituela datu pertsonaleko fitxategiak, berak eta berarentzat sortuak.

NUKFren ikastaroetan izena emateko inprimakietan jasotzen diren datu pertsonalak “Prestakuntza” izeneko fitxategi batean bilduko dira. Horren helburua da, batetik, prestakuntza ikastaroetara joaten diren ikasleak hautatu eta kudeatzea, eta, bestetik, ikasleak ikastaroetara joaten direla kontrolatzea. Prestakuntza ekintzak egindakoan, asistentzia ziurtagiriak prestatzeko eta kilometrajeak eta dietak ordaintzeko erabiliko dira datuak.

Bestalde, harpidetzaren buletinak eta argitalpenak igortzeko emandako datu pertsonalak “Argitalpenak” izeneko fitxategian bilduko dira. Horren helburua da NUKFren argitalpenak igortzea, dela paperezko euskarrian, dela euskarri digitalean.

NUKFk, halaber, datu pertsonalak babesteko duen politikaren berri ematen die webgunearen erabiltzaileei, horiek aske eta bere kasa erabaki dezaten NUKFri igorri nahi dizkioten edo ez harpidetza egitean edo NUKFk bere webgunean eskainitako zerbitzuetako batean alta ematean eskatzen ahal zaizkien edo eskuratzen ahal diren datu pertsonalak.NUKFk beretako gordetzen du politika hau aldatzeko eskubidea, legedian edo jurisprudentzian izaten diren berritasunetara eta industriaren jardunetara egokitzeko.Halako kasuetan, NUKFk orri honetan iragarriko du zer aldaketa egin duen hura martxan jarri baino lehenago.

Xede hori bete beharrez, NUKFk beharrezko baliabide teknikoak emanen dizkie erabiltzaileei, horiek, aldez aurretik, modua izan dezaten datuak babesteko politikari buruzko ohar honetara iristeko, edo beste edozein informazio aipagarritara, eta beren onespena emateko NUKFk haien datu pertsonalen tratamendua egin dezan.Kontrakoa adierazten denean izan ezik, datu pertsonalei buruzko galderak borondatezkoak dira. Horietan erantzunik ez emateak ez dakar inolako galerarik zerbitzuen kalitatean edo kantitatean, non ez den kontrakoa adierazten.

Legeak datu pertsonalak babesteko eskatzen duen segurtasun mailari heldu dio NUKFk, eta behar adina baliabide eta neurri teknikoak hartu ditu NUKFri emandako datu pertsonalen galera, erabilera okerra, alterazioa, baimenik gabeko lorpena eta lapurreta saihesteko. Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla hutsezinak.

Erabiltzaileek aitorturik eta baliatzeko moduan dituzte datuak eskuratu, deuseztatu, zuzendu eta aurkaratzeko eskubideak, baita egindako lagapenen berri izateko eskubidea ere, NUKFrekin harremanetan jarriz fnmc@fnmc.es posta elektronikoaren bidez edo ondoko helbidera idatziz:

NAFARROAKO UDALERRIEN ETA KONTZEJUEN FEDERAZIOA

Tutera kalea, 20, 3. Solairua. 31003. Iruña (Nafarroa)

NUKFk ez die hirugarrenei daturik lagako, ez bada beharrezkoa erabiltzaileak eskatutako zerbitzua egiteko, eta, betiere, helburu bakarra izanik zerbitzu hori egitea.

Legezko arrazoiak direla eta, NUKFk behar den informazio guztia eman beharko du agintaritza eskudunek hala eskatzen diotenean, Estatuko legeekin bat, agindu judizialik badago. Agindu hori soilik ematen da epaile batek susmo irmoa duenean erabiltzaileak legearen kontrako jarduerak egin dituela. Halako kasuetan, justiziarekin elkarlanean aritu nahian, erabiltzailearen konexioa identifikatzen duen IP helbideari buruzko informazioa erregistratzen ahal du NUKFk, geroago poliziari emateko, beharrezkoa den legezko agindu judiziala aurkeztu ondoren, baita zer ordutan egin zen konexioa eta zein diren erabiltzaileen izenak eta pasahitzak ere, besteak beste. Edonola ere, erabiltzaile batek zerbitzuak legez kontra erabiltzen dituela susmatzen denean baino ez dira erregistratuko IP helbideak eta konexio orduak.

Volver arriba