NUKF
Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren elkartea (NUKF) Foru Komunitateko toki entitateek osatzen dute, borondatez erabaki badute hartan sartzea denen interesak babestu eta sustatzeko, eta, bereziki, toki entitateen autonomiaren alde egiteko.
Toki entitate gehien-gehienek hartzen dute parte federazioan (bostehunetik gora).
NUKFren xedea da Nafarroako toki entitateek bizitza instituzionalean jardutean eta parte hartzean bat egitea Konstituzioan, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legean eta Foruaren Hobekuntzari buruzko Legean zehaztutako printzipioekin eta subsidiariotasun printzipioarekin.
Honako hau adierazten dute Federazioaren Estatutuek helburuen gainean:
- Toki entitateen autonomiaren defentsa eta sustapena.
- Toki entitateen eta kolektibitateen interesen ordezkari izatea erakunde politiko eta administratiboen aurrean.
- Azterlanak sustatu eta egitea toki erakundeen arazoak ezagutzeko.
- Toki erakundeen gaineko ezagutza zabaltzea herritarren artean eta horien parte-hartzea sustatzea.
- Toki erakundeek eskatzen edo eskuordetzen dituzten kudeaketak eta zerbitzuak egitea.
- Europaren aldeko izpiritua garatu eta sendotzea toki erakundeetan.