Ziklo aldaketa Espainiako udalen zorrean?
Nafarroako entitateak zorren partida murriztuz joan dira; neurri batean, Toki Inbertsioen Planaren atzerapenengatik

Hamar urtetan lehenengo aldiz, Espainiako udalen zorrak ez dio beheranzko joerari eutsi eta %1,75 igo da. 2012an, udalek zor zuten zenbatekoa 35.000 eurokoa zen eta, ordutik hona, etengabe egin du behera erdira murriztu eta 2021ean 17.300 eurotan geratu arte. 2022an ordea, hein batean igo zen 17.600 euro arte.
Adituen arabera, aurreko urtean udalek 1.600 milioiko defizita erregistratu zutelako gertatu da egoera hori. Hala ere, saldo negatiboa KPIaren %0,12 da; guztizkoaren 4,81arekin erkatuta garrantzirik gabeko kopurua. Dena dela, oraingoan toki entitateen kontuek ez dute Europar Batasunaren aurrean hainbesteko garrantzia duen Estatu osoko defizita murrizten lagundu. Orain arte udalek KPIa baino hamarren batzuk goragoko superabitarekin ixten zituzten ekitaldiak eta horrek beste administrazioetako gehiegikeriak murrizteko balio zuen.
Nafarroako entitateen zorrak beheranzko joerari eusten dio
Espainiako udalen zorren igoera arina ez da Nafarroako udalen zorrean islatzen. Nafarroako udalek zorra nabarmen murriztu zuten 2022an. Orduan, 90,2 milioi eurotik 77,9ra jaitsi zen; %14ko murrizketa alegia. Aurten aldiz, 27 entitatek zorra handitu egin dute eta 118k murriztu.
Albistea ez da guztiz ona, egoerak islatzen baitu Kapital Transferentzien Funtsak bere gain hartzen ez duen zatia finantzatzeko kreditu berriak ituntzea eskatu ohi duen Inbertsioen Hiru Urteko Planak ez zuela abian jartzea lortu, obrarik gabeko ia urte oso bat utzita.