2025eko urtarrilak 29

Zabalik da trantsizio energetikorako laguntzak eskatzeko epea energia komunitateentzat eta toki-erakundee

Energia komunitateei zuzenduriko deialdiak 800.000 euroko finantziazioa du eta otsailaren 28a da eskaerak aurkezteko azken eguna. Toki-erakundeek otsailaren 14ra bitarte dute guztira 2.100.000 euroko zuzkidura duen laguntza eskatzeko

Foto noticia

Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko  Trantsizio Energetikorako Zerbitzuak dirulaguntza deialdi bat onetsi du energia komunitateentzat trantsizio energetikoa sustatzeko. 2025erako partidak 800.000 euroko finantziazioa du eta eskaerak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da.

Era berean, Foru Exekutiboak trantsizio energetikoa sustatzeko toki-erakundeei zuzenduriko dirulaguntza deialdi bat ere zabaldu du.  Kasu horretan, aurrekontu-partida 2.100.000 eurokoa da eta Nafarroako toki-erakundeak edo tokiko zerbitzu publikoak kudeatzen dituzten erakundeak izango dira onuradunak baldin eta trantsizio energetikoarekin lotutako inbertsioak egiten badituzte. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 14an amaituko da eta inbertsioak gauzatzeko epea 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko urriaren 15era izango da.

Energia komunitateentzako laguntzak

Lehenengo deialdiaren onuradunak izango dira legez eratutako energia komunitateak, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eratuta eta hala inskribatuta daudenak, eta oinarri arautzaileetan adierazten diren baldintzak betetzen dituztenak. Oraindik eratu gabeko energia komunitateei dagokienez, taldearen ordezkari gisa pertsona fisiko edo juridiko bat laguntzen onuradun gisa jarduten ahalko du kideen arteko lankidetzako esparru akordio batean oinarrituta.

Deialdiak jasotzen duenarekin bat, hona hemen diruz lagunduko diren jarduketak:

  • Energia komunitateak definitu eta eratzeko parte-hartze prozesuak.
  • Dagoeneko eratutako energia komunitateek egin beharreko jarduketen plangintza, laguntza eta aholkularitza.
  • Energia berriztagarrien, energia-efizientziaren eta mugikortasun jasangarri eta partekatuaren proiektuak idaztea.
  • Energia berriztagarrietan, eraginkortasun energetikoan eta mugikortasun jasangarri eta partekatuan egindako inbertsioak.
  • Energia komunitateen aldeko hitzarmenak edota espazio lagapenak garatzea.

Inbertsioak egiteko epea 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko urriaren 15era bitartekoa izango da. Jarduketa gauzatutzat joko da gastuak epe horretan fakturaturik eta ordaindurik daudenean.

Deialdiaren baldintzak Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emaniko abenduaren 13ko 430E/2024 Ebazpenean jasota daude (esteka). Oinarriak fitxa teknikoan daude ikusgai (esteka).

Partidak 800.000 euroko finantziazioa du ondoren zehazten den moduan banaturik:

 

NEURRIAAURREKONTU-KREDITUA
1. ENERGIA KOMUNITATEAK definitzeko eta eratzeko parte-hartze prozesuak60.000 €
2. LEHENDIK ERATUTA DAUDEN ENERGIA KOMUNITATEEK EGIN BEHARREKO JARDUKETEN plangintza, laguntza eta aholkularitza60.000 €
3. Energia berriztagarrien, energia-efizientziaren eta mugikortasun jasangarri eta PARTEKATUEN PROIEKTUAK IDAZTEA 60.000 €
4. Energia BERRIZTAGARRIETAN, ENERGIA-EFIZIENTZIAN ETA MUGIKORTASUN JASANGARRI ETA PARTEKATUAN EGINDAKO INBERTSIOAK600.000 €
5. ENERGIA KOMUNITATEEN ALDEKO HITZARMENAK ETA/EDO ESPAZIO LAGAPENAK GARATZEA20.000 €

 

Neurriren batean aurrekontu erabilgarririk badago, aurrekontu-kreditua erabiltzen ahalko da neurrietako eskaerak estaltzeko (halakorik badago), honako lehentasun ordena honi jarraituz: 1. neurria, 2. neurria, 3. neurria, 4. neurria eta 5. neurria, hurrenez hurren, eta neurri bakoitzean ezarritako lehentasun hurrenkeraren arabera.

Toki-erakundeentzako dirulaguntzak

Trantsizio energetikorako toki-erakundeei zuzenduriko laguntzei dagokienez, aurtengo aurrekontu-partida 2.100.000 eurokoa da eta eskaerak aurkezteko epea 2025eko otsailaren 14an amaituko da. Honakoak dira Nafarroako Gobernuak diruz lagunduko dituen neurriak:

  • Berritzea kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteriaren instalazioak, 500 biztanle baino gutxiagoko toki-erakundeetan.
  • Berritzea kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteriaren instalazioak (edozein dela ere toki-erakundearen biztanle kopurua).
  • Inbertsioak egitea energia berriztagarrien instalazioetan.
  • Proiektu eta auditoretza energetikoak idaztea.
  • Hiri barneko mugikortasun jasangarrirako planak idaztea.

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio altuena lortzen duten eskaerei neurri bakoitzerako ezarritako laguntzaren intentsitatea aplikatuko zaie, neurri bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu kreditua agortu arte.

NEURRIAAURREKONTU-KREDITUA
1.A. Berritzea kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteriaren instalazioak, 500 biztanle baino gutxiagoko toki-erakundeetan250.000 €
1.B. Berritzea kaleetako argiteria publikoaREN INSTALAZIOAK eta eraikin publikoen barneko argiteriaREN INSTALAZIOAK750.000 €
2. Inbertsioak egitea energia berriztagarrien instalazioetan750.000 €
3. Proiektu eta auditoretza energetikoak idaztea175.000 €
4. Hiri barneko mugikortasun jasangarrirako planak idaztea175.000 €

 

Deialdiaren baldintzak Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emaniko azaroaren 26ko 411E/2024 Ebazpenean jasota daude (esteka) eta oinarriak fitxa teknikoan kontsulta daitezke (esteka).

Volver arriba