2026ko apirilak 21

Zabalik da berdintasuneko tokiko proiektuak garatzeko eta berdintasunerako teknikarien kontratazioa bultzatzeko dirulaguntzen deialdia

Toki-erakundeek maiatzaren 21era arte dute I. modalitatean 16.000 euro arteko laguntzak eta II. modalitatean 5.000 euro artekoak eskatzeko

Foto noticia

Nafarroako Gobernuak toki-erakundeei zuzenduriko dirulaguntza deialdia argitaratu du emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko proiektuak finantzatzeko eta berdintasunerako teknikariak finkatzeko eta mantentzeko.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 21a bitarte egongo da zabalik. Informazio guztia NAOn argitaraturiko iragarkiari buruzko fitxa teknikoan dago ikusgai.

Nafarroako Toki-entitateentzat, emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak garatzeko eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako teknikarien kontratazioa bultzatzeko 2026. urterako dirulaguntza

Bi dirulaguntza-modalitate

Deialdiak bi modalitate aurreikusten ditu. I. modalitatea berdintasuneko agentea lanaldi osoz kontratatua duten edo diruz laguntzen ahal den aldian ezaugarri horiek dituen kontratazio berri bat hastea aurreikusten duten toki-erakundeei zuzentzen zaie. II. modalitatea berdintasuneko teknikaririk lanaldi osoz ez duten eta 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten toki-erakundeei zuzendua dago.

Horretaz gain, Zainketen aldeko Tokiko Ituna sinatua duten toki-erakundeek, dagokien modalitateko proiektuaren barruan, zenbateko gehigarria jasotzen ahalko dute Itunarekin lotutako jarduerak finantzatzeko.

  1. modalitatean, proiektuko jarduerak egiteko laguntzak 16.000 euro artekoak izaten ahalko dira eta 6.000 euro gehiago egongo dira Zainketen aldeko Itunarekin lotutako ekintzetarako eta horretaz gain, berdintasunerako teknikariak kontratatzeko finantzaketa eskuratu ahalko da deialdian adierazitako baldintzetan.
  2. modalitatean ordea, dirulaguntza 5.000 euro artekoa izaten ahalko da eta era osagarrian 4.000 euro artekoa Zainketen aldeko Itunarekin lotutako ekintzak egiteko.

Diruz lagungarria den epea 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitartekoa da. Berdintasunerako teknikaria kontratatzeko epea berriz, 2025eko abenduaren 1etik 2026eko urriaren 31ra bitartekoa da.

Informazio guztia: Iragarkia – Nafarroako Aldizkari Ofiziala

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba