2026ko martxoak 9

Zabalik da Nafarroako toki-erakundeetan herritarren parte-hartzea sustatzeko laguntza deialdia

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 16a bitartean zabalik egongo da eta 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra gauzatutako proiektuak finantzatuko dira

Foto noticia

Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak zabalik du “Toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, 2026an herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko”. Horrekin batera, bilera bat antolatu du, online, oinarriak azaltzeko, zalantzak argitzeko eta aurreko edizioekin alderatuta dauden berritasunak zehazteko.

Deialdia Nafarroako Foru Komunitateko udalei eta beste toki-erakunde batzuei zuzendurik dago eta udaleko bizitza publikoan herritarren inplikazioa indartuko duten ekimenak laguntzea du asmo, eta bereziki, udal txikienentzat ere lagungarriak izango diren prozesuak eta tresnak ahalbidetu nahi ditu, udal horietan parte-hartzea funtsezkoa baita komunitatea eta zerbitzuak sostengatzeko.

Deialdiak barne hartutako proiektu diruz lagungarrien artean daude; besteak beste, parte-hartze prozesuak (partaidetzazko aurrekontuak, deliberazio prozesuak, herri galdeketak, plan komunitarioak eta abar) eta herritarrek parte hartzeko udal eredua egituratzeko ekintzak eta tresnak (parte-hartzeari buruzko araudia, udalaren parte-hartze programak, tresna teknologikoak, aholku-kontseiluak, topaketarako guneak eta abar).

Laguntzek 135.000 euroko zuzkidura dute guztira eta norgehiagokako araubidean emango dira. Oro har, jaso daitekeen gehieneko dirulaguntza ezberdina izango da biztanle kopuruaren arabera:

1.000 biztanle baino gutxiago: 12.000 euro gehienez (aurrekontuaren % 80 gehienez).

1.001 eta 5.000 biztanle artean: 14.000 euro gehienez (% 75 gehienez).

5.001 biztanle baino gehiago: 16.000 euro gehienez (% 70 gehienez).

Eskaerak aurkezteko epea eta diruz lagungarria den aldia

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 16a bitartean zabalik egongo da (egun hori barne), eta telematika bidez aurkeztu beharko dira deialdiaren fitxa ofizialetik.

Laguntzek 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra gauzatutako proiektuak finantzatuko dituzte.

Deialdiaren oinarriak, eranskinak eta tramitazioa tramitearen fitxa ofizialean daude (esteka).

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba