2020eko uztailak 15

Udalen lurralde-federazioek haien gerakina erabiltzeko aukera exijitu dute ekonomia eta gizartea suspertzen laguntzeko

Iruña, 2020ko uztailaren 15a. Udalen lurralde-federazioek datozen egunotan berriz ere eskatuko diote Gobernu zentralari aurrekontuen egonkortasunari buruzko araudia alda dezala udalek haien altxortegiko gerakinak erabili ahal izateko herri eta hirien ekonomia suspertzen laguntzeko.

Eskaera berriro ere egiteko erabakia Zaragozan eginiko bilera batean adostu zen. Bertan izan ziren zenbait federazioen lehendakari eta idazkari nagusiak; besteak beste, honako federazioak bertaratu ziren: Aragoi, Andaluzia, Katalunia, Valentzia, Nafarroa, Madril, Extremadura eta Errioxa. Bilera horretan, Aragoik egindako susperraldi planaren berri eman zitzaien non erkidegoko erakundeen eragile eta eragile ekonomiko guztiek parte hartu duten.

Juan Carlos Castillo Nafarroako Federazioaren lehendakariak udalek haien baliabideekin susperraldian laguntzeko nahia aldarrikatu zuen. Halaber, adierazi zuenez, ez du ezertarako balio toki entitateei transferentziak egitea aurrekontuen egonkortasunari buruzko araudia aldatzen ez bada, hots, udalei gastatzea baimentzen ez bazaie.

 

Aurreztutako dirua

Estatu osoan, toki sektoreak 30.000 milioi euroko banku saldoa du. 2019an sektorearen superabita 3.800 milioi baino gehiagokoa zen.

Gainera, toki entitateek zorpetzeko gaitasun handia dute azken bosturtekoan parametro hori urtez urte murriztu dutelako, Estatu osorako BPGren % 1,9 izan arte (estatuko guztizkoaren ia % 100).

2013tik 2017ra, Kontuen Ganberak fiskalizatutako azken urtea, Nafarroako toki entitateen zorra % 40 murriztu zen, 200 milioi baino zertxobait gehiago izanik.

Epe berean, altxortegiko gerakina % 60 hazi zen, 230 milioi izateraino. Eta hurrengo bi urteetan, gerakin horrek hazten jarraitu du.

Volver arriba