2023ko otsailak 2

Tokiko merkataritza-sozietateak haien kapital publikoa nagusiki toki-erakundearena bada, zuzenean kudeatzeko moduen artean sartuko dira

Parlamentuak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen aldaketa bat onetsi du

Foto noticia

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea aldatu du tokiko merkataritza-sozietateak zuzenean kudeatzeko moduen artean sartzeko, baldin eta haien kapital publikoa nagusiki toki-erakundearena berarena bada.

Aldaketa horrekin, zeharkako kudeaketak eta gehienez ere 50 urteko indarraldia izateko emakidarekiko loturak (Mercairuñaren kasuan iraungitzear dago) sektore publikoko zenbait entitateren artean banatuta dauden sozietate horien proiekzioa eta estrategia murriztea saihestu nahi da.

Hori dela eta, merkataritza-sozietate horien xedea den zerbitzu publikoa eta, beraz, finantza-bideragarritasuna zalantzan jar ez daitezen, araua egungo errealitatera egokitu da; izan ere, gaur egun bi motatako tokiko sozietate publikoak baitaude: batetik, kapital osoa jatorriko toki-entitatearen jabetzakoa dutenak, eta, bestetik, jatorriko toki-entitateak sozietatearen kapitalean parte-hartzearen gehiengoa izanik ere, sektore publikoko beste entitate batzuen jabetzakoak ere badirenak modu minoritarioan.

Honela dio testu berriak:  

“192.2.d) Tokiko merkataritza-sozietatea, kapital soziala titulartasun publikokoa duena, eta nagusiki toki-entitatearena berarena edo haren erakunde publiko batena”.

Volver arriba