Udalentzako dirulaguntzak baso-suteen arriskua saihesteko prebentzio jarduerak egin ditzaten
Guztira 30.000 euroko zenbatekoa dute dirulaguntzek eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da

Nafarroako Gobiernuak 708.000 euroko urte anitzeko gastu-konpromisoa baimendu du toki-erakundeentzako dirulaguntza deialdi baterako, toki esparruan gazteriako politika publikoak sustatzeko eta babesteko, 2025eko urriaren 1a eta 2026ko irailaren 30a bitartean.
Laguntza horien helburua da toki-erakundeek haien gazteriako plan propioak egitea, gazteek erabili ahalko dituzten instalazioak gaitzea, gazteentzako zerbitzu eta jarduerak garatzea prebentzioaren, informazioaren, prestakuntzaren eta mugikortasunaren alorretan bai eta biztanle-talde horrek dituen eskaerekin bat egiten duten beste arlo batzuetan ere.
Norgehiagokako araubidean emaniko laguntza deialdia izango da, gizartean Nafarroako gazteen parte-hartze aktiboa hobetzeko ekintzak sustatzera bideratua.
Nafarroako Gobernuak zati batean finantzatuko ditu gazteriako teknikariak kontratatzeko edo egonkortzeko gastuak baita gazteriako toki planak ere eta diagnostikoak edota gazteriako programak garatzea. Gazte-informaziorako zerbitzuak abiatzea ere finantzatuko du Exekutiboak, langileak kontratatzeko eta ekipamendua erosteko gastuen zati bat diruz lagunduta.
Guztira 30.000 euroko zenbatekoa dute dirulaguntzek eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da
Diru laguntzak 2026rako eta 2027rako izango dira. Ia hiru milioiko aurrekontua dute eta Nafarroako 143 udalerriri eta 166 kontzejuri onura ekar diezaiekete
Eskaerak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 16a bitartean zabalik egongo da eta 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra gauzatutako proiektuak finantzatuko dira