Zabalik da Udal Platea programaren laguntza deialdia
Espazio eszenikoen titular diren toki-erakundeek ekainaren 1era arte aurkeztu ahal izango dute eskaera

Nafarroako Gobernuak toki-erakundeetan kontu-hartzaile lanpostua aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdia argitaratu du eta beste horrenbeste egin du idazkaritzako lanpostuetarako. Zerrenda hala eskatzen duten udaletan lanpostu horien premia asetzeko balioko du.
Lan-aukera bereziki interesgarria da udal esparruan lan-ibilbidea egin nahi dutenentzat A mailako lanpostu batean (unibertsitateko titulua), toki-erakundeen ohiko funtzionamendurako funtsezkoa den lanpostu batean alegia, horretan ezinbesteko laguntza tekniko kualifikatua ematen ahalko baitute administrazio-tramitazioa, segurtasun juridikoa eta zerbitzuen jarraikortasuna bermatzeko.
Izen-emateko epea martxoaren 24a bitarte zabalik dago eta kontu-hartzailetzako lanpostuetarako ezinbestekoa da lizentzia edo gradua edukitzea Ekonomian, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Zuzenbidean, Aktuariotza eta Finantza Zientzietan edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietan. Idazkaritza lanpostuetarako ordea, Zuzenbideko, Politika eta Administrazio Zientzietako, Soziologiako edo Zientzia Politiketako eta Soziologiako gradua edo lizentzia eduki behar da ezinbestean.
Deialdiaren xehetasun guztiak honako esteketan kontsulta daitezke:
Kontu-hartzailetzako lanpostuetarako:
Idazkaritzako lanpostuetarako:
Espazio eszenikoen titular diren toki-erakundeek ekainaren 1era arte aurkeztu ahal izango dute eskaera
Toki-erakundeek maiatzaren 21era arte dute I. modalitatean 16.000 euro arteko laguntzak eta II. modalitatean 5.000 euro artekoak eskatzeko
Nafarroako Garapen Lankidetzako Toki Funtsak urteko deialdiko bederatzi ekimen, Saharako errefuxiatuentzako proiektu bat eta Medicus Mundiren hiru urteko proiektua finantzatuko ditu