Toki-erakundeetan erreserbaturiko kontratazioa sustatzeko ekintzak egingo dituzte NUKFk, Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak eta inplikaturiko elkarteek
Administrazioek kontratuen zati bat erreserbatu behar dute irabazi asmorik gabeko enplegu-zentro berezietarako edo laneratze- eta gizarteratze-zentro berezietarako

Kontratu Publikoei buruzko Foru Legearen arabera, administrazioek “%100ean erreserbatu beharko diete zerbitzuetarako, obretarako, horniduretarako eta zerbitzu-emakidarako kontratuen adjudikaziorako prozeduretan parte hartzeko aukera, irabazi-asmorik gabeko enplegu-zentro bereziei edo gizarte-ekimeneko enplegu zentro bereziei edo laneratze-enpresei edo irabazi-asmorik gabeko erakundeei, aurrez laneratze- eta gizarteratze-zentro gisa kalifikatuak izan diren laneratze-enpresen sustatzaile badira. (…). Erreserbatzen diren kontratuen zenbatekoa, gutxienez, aurreko aurrekontu-ekitaldian adjudikatutako kontratuen zenbatekoaren %6koa izanen da”.
Toki esparruan xedapen horren betearazpena sustatzeko eta kontratatu daitezkeen enpresak eta erakundeak ezagutzera emateko zenbait ekimen egingo ditu datozen hilabeteetan NUKFk, Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiarekin, Nafarroako gizarteratze-enpresen elkarteekin eta Gizarte Ekimeneko Zentro Berezien elkarteekin batera. Hala adostu zuten maiatzaren 26an NUKFren egoitzan parte hartu zuten erakunde horietako guztietako kideek.
Testuinguru horretan, NUKFk lehenik eta behin, aipatu bi elkarteen katalogoak banatuko ditu toki-erakundeen artean Zuzendaritza Nagusiaren jarduketei buruzko dokumentu batekin batera. Gainera, urtearen bigarren seihilekoan arlo horrekin lotutako jardunaldi bat egingo dute, araudiaren eta sektoreko enpresek ematen dituzten zerbitzuen berri emateko eta zenbait jardunbide egoki aurkezteko.
Jardunaldiarekin batera, Federazioaren Concejo aldizkarian txosten bat argitaratuko dute.
Horrekin batera, ekimenean parte hartzen duten erakunde guztiak toki-erakundeetako langileentzat arlo horri buruzko prestakuntza ekintzaren bat egiteko aukera ere aztertzen ari dira.
Argazki oina
Nafarroako Gobernuko, NUKFko eta gizarte erakundeetako ordezkariak lan-egitaraua adostu zuten bilkuran.