Azken egunetan hainbat alerta gorri eragin dituzten tenperatura altuak direla eta, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) Lan Osasuneko Zuzendariordetzak lan esparrurako neurriekin prestatu duen informazio eguneratua bidali die NUKFk toki erakundeei.
Indarrean dagoen araudiaren arabera prebentzio-neurri espezifikoak planifikatzea oso garrantzitsua dela gogorarazten du NOPLOIk. Bai aire zabaleko lanetarako, bai lantoki barruko lanetarako, muturreko beroaren eraginpean egoteko arriskua saihesteko eta langileen osasuna babesteko.
Material grafikoak ere erantsi dira, inprimatu eta zabaltzeko. Material horiek formatu fisikoan eskuragarri daude NUKFren egoitzan, jaso nahi dituzten toki erakundeentzat.
