Toki-erakundeetan berdintasuneko politikak indartzeko hitzarmena berritu dute NUKFk eta Nafarroako Gobernuak
Hitzarmenak 70.000 euroko ekarpena aurreikusten du; NABIk 60.000 euro hartuko ditu beregain eta NUKFk berriz, 10.000 euro

Toki Araubideko Foru Batzordeak Osasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektuaren aldeko txostena egin du. Nafarroako Gobernuaren arabera, lurralde osoan osasun zerbitzuak ekitatez ematea lortzeko bidean aurrera egitea da Legeak duen helburu nagusietako bat.
Toki esparruko ordezkariek aldeko txostena eman zuten, lege-testuan toki-erakundeetan eragin handiena duten eskumenak eta aurreikuspenak udal esparruko interesekin bateragarriak direla iritzita. Bilkuran, bereziki aztertu ziren Nafarroa osoko osasuneko lurralde antolakuntzarekin, arreta komunitarioarekin, zerbitzuen prestazio homogeneoarekin eta osasun baliabideen antolakuntzarekin lotutako alderdiak.
Aurreproiektuaren elementu nabarmenetako bat osasun mapa berria da eta osasun eremu bakarra sortzea. Horri esker, lurralde osorako plangintza global bat egin ahalko da eta, besteak beste, osasun langileen mugikortasunarekin lotutako neurriak hartu ahalko dira. Mapa berri horren asmoa da baliabideen antolakuntza orekatuagoa ahalbidetzea eta Nafarroako eremuek dituzten beharrak eraginkortasun handiagoz asebetetzea.
Legeak, bestalde, osasun barrutiaren figura txertatzen du lehen aldiz, eta zortzi barruti sortzen ditu. Egitura berri hori arreta komunitariora bideratua dago bereziki, eta lurralde osoan era homogeneoan zenbait prestazio bermatzea du xede. Era berean, aurreproiektuak oinarrizko osasun eremuak antolatzeko, gizarte zerbitzuen zonifikazioaren antzeko antolakuntzari eusten dio, egungo egoerarekin alderatuta aldaketa gutxirekin. Bilkuran azaldu zen moduan, sartutako aldaketek toki-erakundeek egindako eskaerak dituzte oinarri, hein handi batean.
Aurreproiektuak, halaber, osasun eremuak Nafarroako ospitaleei atxikitzea aurreikusten du. Aurreko ereduan, atxikitzea behin betiko izaera zuen, orain ordea, aurreproiektuak atxikitzeko lehentasunezko eremu geografiko bat proposatzen du. Formula horrek zenbait kasutan aldaketak egitea ahalbidetuko luke, eraginkortasun handiagoa eta osasun sistemaren funtzionamendu egokiagoa bermatze aldera.
Toki Araubideko Foru Batzordearen bilkuran jakinarazi zuten, halaber, Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuak eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak erakunde autonomo publiko gisa duten izaerari eutsiko diotela azkenean.
Farmazia Laguntzari buruzko Foru Legea eta osasun langileen mugikortasuna
Aurreproiektuaren xedapenetan, gainera, Farmazia Laguntzari buruzko Foru Legearen aldaketa bat sartu da. Aldaketa horri jarraikiz, botika berriak zabaltzeko 1.800 biztanleko ratioa ezartzen da, hiri eremuetan saturazioa ekiditeko eta landa eremuetan botikak zabaltzea sustatzeko.
Aurreproiektuak jasotzen dituen beste alderdi garrantzitsuetako bat osasun langileen mugikortasuna da eta zerbitzuaren beharrak hala eskatzen duenean aplikatu ahalko da. Osasun zentro eta unitate guztien martxa egokia bermatzeko tresna gisa jarri da neurri hori, bereziki, arreta zerbitzua indartzeko beharra dagoen esparruak kontuan harturik.
Toki Araubideko Foru Batzordea Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren arteko lankidetza organoa da, toki esparruan eragina duten arau-ekimenak aztertzeko.
Hitzarmenak 70.000 euroko ekarpena aurreikusten du; NABIk 60.000 euro hartuko ditu beregain eta NUKFk berriz, 10.000 euro
Federazioak 9.000 euroko ekarpena egingo du toki-erakundeek prestakuntza, tresnak eta laguntza teknikoa eskura ditzaten, beren lankidetzako eta elkartasuneko politikak sendotzeko
NUKFren ordezkaritzak begi onez ikusi ditu testuari egindako hobekuntzak, baina Nafarroako Gobernuari finantzaketa mekanismoak eskatu dizkio karrera administratiboa eta etorkizuneko lanpostuaren osagarria ezartzeak ekarriko duen kostuari aurre egiteko