2025eko maiatzak 24

Toki-erakundeek aldeko txostena eman dute emandako zerbitzuen benetako kostua kalkulatzeko betebeharra arautzen duen Foru Dekretuaren proiektuari dagokionez

Toki Araubideko Foru Batzordeak 2026-2028 aldirako toki inbertsioen programetarako zenbatekoen banaketa-proposamenari ere oniritzia eman dio

Foto noticia

Toki Araubideko Foru Batzordean, NUKF Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren bitartez Nafarroako toki-erakunde guztiak ordezkaturik daude eta Batzordeak, oraingoan, Foru Komunitateko toki-erakundeek emandako zerbitzuen benetako kostua kalkulatzeko betebeharra eta informazio hori emateko epeak arautuko dituen Foru Dekretuaren proiektuaren aldeko txostena eman du.

Proiektuak helburu bikoitza du. Batetik, Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko 27/2013 Legeak jasotakoa betetzea. Lege horri jarraiki, toki-erakundeek, urtero, azaroaren 1a baino lehen ematen dituzten zerbitzu bakoitzaren kostua estimatu beharko dute. Bigarren helburua da aldiz, Nafarroak arlo horretan duen berariazko eskumena gauzatzea, horretarako kalkulu-irizpideak ezarriz eta kalkulu horiek egiteko metodologia garatuz eta, ondoren, Nafarroako Gobernuari jakinaraziz.

Era berean, Foru Dekretuak Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendaritza nagusia gaitzen du Nafarroako toki-erakundeek ematen dituzten zerbitzuen benetako kostua kalkulatzeko aplikatu beharreko metodologia eta irizpideak ebazpen bidez emateko.

2026-2028 aldirako toki inbertsioen programen zenbatekoen banaketa

Bilkura berean, Toki Araubideko Foru Batzordeak aldeko txostena eman du 2026-2028 aldirako Toki Inbertsioen Planean programaturiko zenbatekoen hasierako banaketari buruzko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ebazpen proposamenari dagokionez.

Aurreikusitako aurrekontua 34.163.763,07 eurokoa da eta honela banatuko da:

  • Uraren goi-hornidura: 30.822.125,44 euro
  • Hiri-hondakinen tratamendua: 3.000.000,00 euro
  • Uraren goi-horniduraren inguruko azterketak eta proiektuak: 341.637,63 euro

Jarduketa kopuruari dagokionez, ia jarduketa guztiak uraren goi-hornidurarekin lotutakoak izatea aurreikusia dago: 2026-2028 aldian, lehentasunezko 55 inbertsio behin-behinean barne hartuko dira eta erreserbako 12 inbertsio, lehentasunaren arabera ordenaturik. Gainera, hiri-hondakinen tratamendurako inbertsio bat ere aurreikusia dago.

Bi erabaki horiek maiatzaren 19an izandako Toki Araubideko Foru Batzordean adostu zituzten. Batzorde horretan, NUKFko hautetsiek eta teknikariek parte hartzen dute, Nafarroako toki administrazioaren izenean, Nafarroako Gobernuko kideekin batera.

Irudian, Foru Administrazioko eta toki entitateetako ordezkariak, Toki Araubideko Foru Batzordearen bilera batean.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba