Zabalik da Udal Platea programaren laguntza deialdia
Espazio eszenikoen titular diren toki-erakundeek ekainaren 1era arte aurkeztu ahal izango dute eskaera

Nafarroako Gobernuko Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologikorako eta Digitalerako Departamentuak laguntza deialdi berriak argitaratu ditu energiaren kontsumo eraginkorra sustatuko duten ekintzak sustatzeko, energia berriztagarriek azken kontsumoan egiten duten ekarpena handitzeko, erregai fosilen erabilera murrizteko eta mugikortasun iraunkorra bultzatzeko. Laguntzak urtarrilak 16tik otsailaren 15a arte eskatu daitezke.
Toki-erakundeei zuzenduta daude, hainbat ekintzari ekin ahal izan diezaioten, hala nola udalerrietan argiztapen-instalazioa berritzea, energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak egitea edo hiri-mugikortasun iraunkorreko planak garatzea. 2.500.000 euroko aurrekontua dauka ekimenak eta gauzatzeko epea 2025eko urriaren 16tik 2026ko urriaren 15era bitartekoa izango da.
Diruz lagunduko diren neurriak honako hauek dira:
1.A Egungo argiteria-instalazioak berritzea 500 biztanle baino gutxiagoko toki-entitateetan.
1.B Egungo argiteria-instalazioak berritzea.
2 Inbertsioak egitea energia berriztagarrien instalazioetan.
3 Hiri barneko mugikortasun jasangarrirako planak idaztea.
Informazio gehiago, HEMEN
Espazio eszenikoen titular diren toki-erakundeek ekainaren 1era arte aurkeztu ahal izango dute eskaera
Toki-erakundeek maiatzaren 21era arte dute I. modalitatean 16.000 euro arteko laguntzak eta II. modalitatean 5.000 euro artekoak eskatzeko
Nafarroako Garapen Lankidetzako Toki Funtsak urteko deialdiko bederatzi ekimen, Saharako errefuxiatuentzako proiektu bat eta Medicus Mundiren hiru urteko proiektua finantzatuko ditu