Toki entitateek aldeko txostena eman diote azken uholdeek kaltetutako pertsonei edo entitateei toki tributuetan salbuespenak ezartzen dizkien foru aginduari
Toki Araubideko Foru Batzordean toki entitateen ordezkari direnek aldeko txostena eman diote Lurralde Kohesioko kontseilariak abenduko uholdeen karietara emaniko foru agindu bati. Aginduak azken uholdeek kaltetutako udalerrien zerrenda jasotzen du eta toki tributuetan salbuespenak ezartzen ditu; hala nola, Lurralde Kontribuzioan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) eta Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergan (EIOZ). Hori guztia, ondasunak edo jarduerak uholdeak kaltetu baditu eta lehen aipatutako udalerrien zerrendan badaude. Bestalde, aginduak Lurralde Kontribuzioari dagozkion jada egindako ordainketen itzulera ere aurreikusten du.
Arauak dioenez, Nafarroako Gobernuak konpentsazioa emango die zerga horretatik eratorritako kobratu gabeko kopuruek eragindako toki entitateei.
Honakoa da kaltetutako entitateen zerrenda:
2021eko abenduko uholdeek kaltetutako udalerrien zerrenda