2023ko urtarrilak 17

Toki Araubideko Foru Batzordeak ontzat eman du egoitzen, eguneko zentroen eta etxez etxeko arreta zerbitzuaren araubidea aldatzen duen foru dekretua

Hiru urtetik seira handitu da toki entitateek gizarte zerbitzuetako oinarrizko ekipoak osatzen dituzten profesionalak edukitzeko epea

Foto noticia

Toki Araubideko Foru Batzordean toki entitateen ordezkari direnek aldeko txostena eman zioten urtarrilaren 16an Foru dekretuaren proiektu bati, zeinak hainbat alderdi aldatzen baititu Foru Komunitateko gizarte-zerbitzuen sistemako egoitza-zerbitzu eta zerbitzu anbulatorioen funtzionamenduarekin lotuta; adinekoen, desgaitasunaren, gaixotasun mentalaren eta gizarteratzearen arloekin lotuta; baimenen, aurretiazko komunikazioen eta homologazioen araubidearekin lotuta  bai eta Gizarte Eskubideen Zorroarekin lotuta ere.

Egoitzei dagokienez, hainbat aldaketa gehitu dira bizikidetza unitateei, gehieneko plaza kopuruari, gutxieneko bakarkako logela kopuruari, loturen erabilera desagerrarazteari eta abarri dagokienez. Aldaketa horiek inbertsioak behar dituzte baina, eguneko zentroekin gertatzen den moduan, epe zehatz batean bete beharrekoak dira eta, gainera, aurrekontuaren eskuragarritasunaren mende daude.

Etxez etxeko arreta zerbitzuari dagokionez ordea, eskaintzen diren zerbitzuak definitzearen, zerbitzuen kalitatea hobetzearen, langileen baldintzak hobetzearen eta langileen ratioen zein tituluen ingurukoak dira aldaketak. Oinarrian, Estatuak onetsitako irizpideak jarraitu dituzte aldaketek eta ez dute gizarte zerbitzuetako sailean aldaketarik eragiten ezta gastu handiagorik eragiten ere.

Proiektuak lehenengo azken xedapen bat du, toki entitateek gizarte zerbitzuetako oinarrizko ekipoak osatzen dituzten profesionalak edukitzeko epea hiru urtetik sei urtera handitzen duena.

Testuak Migrazio Politiketako zerbitzu-zorroa ere barne hartzen du eta migratzaileentzako hiru zerbitzu gehitzen ditu; besteak beste, arrazakeriari eta xenofobiari aurre egiteko arreta zerbitzua eta Kideak zerbitzua, Nafarroan familia-babesik ez duten migratzaile gazteentzako arreta integraleko zerbitzua.

Volver arriba