Toki Administrazioaren kontseilariak dio toki mapa berrantolatzeko legea ez dela aplikagarria
Gaiari heltzeko, urtarrilean du aurreikusia alderdiekin eta NUKFrekin biltzea
Iruñea, 2020ko abenduaren 11. Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilariak uste du Toki Mapa Berrantolatzeko Foru Legea ez dela egun aplikagarria eta testuan aldaketak egiteko NUKFrekin eta alderdi politikoekin bildu nahi du urtarriletik aurrera. Hala adierazi zuen Cirizak joan den abenduaren 10eko Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran. Kontseilariak adierazi zuenez, araua ziurgabetasunez beterik dago eta ez du finantzazio sistemarik aipatzen, edozein berrantolaketa egiterakoan giltzarri dena. Halaber adierazi zuen, ez dagoela argi legeak tokiko sektorearen eraginkortasunean eta efizientzian hobekuntza ekarriko duenik ezta “are garrantzitsuagoa dena, herritarrentzako zerbitzu publiko hobeak ekarriko dituenik ere”.
Nafarroako Gobernuak, orain, eredu berria eta finantzazio berria garatu nahi ditu. Jakina denez, Foru Gobernua osatzeko akordioak legearen aplikazioa 2021eko abenduaren 31ra arte luzatzea aurreikusten zuen.