2023ko maiatzak 4

Toki Administrazioak Funtsaren barruan sartutako obren zerrendak onetsi ditu zeharbideak zolatzeko eta urbanizatzeko

77 obra onetsi dira eta 197 ordea ez, erreserban geratuko direnak

Foto noticia

Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak gaur onetsi ditu Toki Inbertsioen Planaren Toki Programazioaren barruan sartutako bi obra motarako zerrendak. Hain zuzen ere, zeharbideak zolatzeko eta urbanizatzeko obren zerrenda kaleratu du. Orain, udal ekipamenduetarako zerrenda gelditzen da soilik ezagutzeko berriki hornidura eta saneamenduko sareetarako obrak eta sareekin zoladura obrak egiteko zerrendak onetsi baitziren.

Azken hilabeteetan, NUKFk etengabe eskatu du Toki Inbertsioen Funtsaren zati hori desblokeatzeko, atzerapen handia metatu baitu.

Honakoak dira sarerik gabeko zolatze lanak egingo dituzten udalerriak: Abartzuza, Almandotz, Amaiur, Antxoritz, Arantza, Arazuri, Arbeitza, Aritzu, Arizkun, Arlegi, Arraitz-Orkin, Arribe-Atallu, Aspurtz, Auritz, Aurizberri, Bera, Ziritza, Donamaria, Lizarra, Esteribar, Etxarri Aranatz, Etxeberri, Eulate, Eusa, Ezkaroze, Genbe, Gesalatz, Irurre, Txulapain, Larraintzar, Larraun, Legarda, Lekunberri, Lesaka, Lintzoain, Lizasoain, Lizoain-Arriasgoiti, Lukin, Mélida, Mendigorria, Mendibil, Murelu Longida, Muruzabal, Nabaz, Nuin, Olabe, Olexoa, Orikain, Oskotz, Pitillas, San Martin Unx, Sunbilla, Tutera, Ugar, Ultzurrun, Untziti, Urritza, Urrotz-Hiria, Uterga, Uztegi, Esa, Zenotz, Zia, Zilbeti, Zubieta, Zubiri, Zudaire eta Zuriain.

Zeharbideetan obrak egiteko behin behinen onartutako proiektuak berriz, Beran, Lesakan, Arraitz-Orkinen, Almandotzen, Arazurin, Esan, Olexoan, Zuriainen eta Urrotz-Hirian egingo dituzte.

Volver arriba