2026ko martxoak 27

Udalentzako dirulaguntzak baso-suteen arriskua saihesteko prebentzio jarduerak egin ditzaten

Guztira 30.000 euroko zenbatekoa dute dirulaguntzek eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da

Foto noticia

Nafarroako Gobernuak, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, dirulaguntza deialdi bat argitaratu du, Foru Komunitateko udalei zuzendua, 2026an prebentzio jarduerak egin ditzaten hiriaren eta basoaren arteko interfazean baso-suteak saihesteko. Laguntzak baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plan bat duten udalerriei zuzendurik daude.

Kaleratutako laguntzak 30.000 euroko zuzkidura dute guztira eta eskaerak telematika bidez aurkeztu behar dira apirilaren 28ra arte, egun hori barne, honako esteka baliatuta:

OINARRIZKO INFORMAZIOA ETA TRAMITAZIOA

Diruz lagundutako jarduera onura publikokoa da garrantzitsua delako abian jartzea udalerriek egindako baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa planetan autobabeserako aurreikusitako neurriak, hiriguneetan eta eraikinetan arriskua saihesteko. Horretarako, jarduketak eginen dira hiriaren eta basoaren arteko interfazean.

Diruz lagungarriak izango dira besteak beste belar-sastrakak kentzeko eta inausteko lanak eta zuhaitz zaharrak, gaixoak edo hilak kentzea.

Dirulaguntzak eskatu ahal izateko udalak nahitaez baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana izatera behartuta dauden udalerrien zerrendan egon behar dira edo Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuaren aldeko txostena duen baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana egina eduki behar dute.

Honako jarduerak izango dira zehazki dirulaguntzaren xede izan daitezkeenak: belar-sastrakak kentzeko eta inausteko lanak, landare-estalkia bakantzea, behetiko bakanketa eta zuhaitz zaharrak, gaixoak edo hilak kentzea. Horretaz gain, diruz lagunduko dira ere aipatu jarduketak egitearen kostuak, erabiltzen diren materialen eta tresnen kostuak eta landare-hondarrak kentzeari dagozkionak.
Eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa izango da beharrezkoa dena jarduketen kostuaren % 80 finantzatzeko, gehienez, eta onuradun bakoitzak 4.000 euro jasoko ditu gehienez ere.

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba