226 udalerrik bat egin dute jada Alkateen Itunarekin Nafarroan
Azken bost urteetan, milako bat jarduketa egin dituzte toki-erakundeek klima aldaketari egokitzeko, 52 milioitik gorako inbertsioa eginez horretarako

Xabier Alcuaz Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko (NUKFko) lehendakaria Saharako ordezkaritza batekin bildu da, 2025eko Oporrak Bakean Programari buruzko jardunaldien barruan. Jardunaldiak asteburuan egin dituzte, Iruñean, eta Estatuko 80 Sahararekiko elkarte solidario baino gehiago bildu dira bertan.
Saharako ordezkaritza bat egon zen Federazioan Hasenitou Mohamed Chbelel Gazteriako eta Kiroletako ministroa buru izan zuela. Harekin batera bertaratu ziren Abdulah Arabi, Espainiako Frente Polisarioko ordezkaria; Hamdi Baray Saharako ordezkaria Nafarroan; Mohamed Gaillani Saharako ordezkariordea Nafarroan; Carolina García ANAS Nafarroako Sahararen Lagunen Elkartearen ordezkaria; eta Maite Isla Avión estatuko Sahararekiko elkarte solidarioen koordinatzailea.
Ordezkaritza horrekin izandako bilkuran, Alcuazek Nafarroako toki-erakundeen izenean Saharako herriaren kausarekiko babesa adierazi zien ordezkari sahararrei eta NUKFren konpromisoa berretsi zuen Oporrak Bakean programa babesten jarraitzeko. Programari esker, joan den udan Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako 3.000 adin txikiko hartu ziren behin-behinean; horietako ehun inguru Nafarroan.
“Adin txikiko horiek gure herrietan ikustea kontzientziari eginiko deia da. Harrera bakoitzaren atzean legezko eskubide baten aldarrikapena dago: Saharako herriak herri izateko eta bere etorkizuna aske erabakitzeko duen eskubidearen aldarrikapena alegia”, adierazi zuen NUKFko lehendakariak.
Chbelel ministroak aldiz, Nafarroako toki-erakundeek beste behin ere Saharako herriarekiko adierazitako konpromiso humanitarioa eta politikoa eskertu zuen. Eta Oporrak Bakean programaren garrantzia azpimarratu zuen, familien eta komunitateen arteko topagunea izateaz gain, horien arteko harremanak sendotzeko aukera delako.
Jardunaldiek NUKFren finantzaketa izateaz gain, erakundearen lehendakariaren parte-hartzea ere izan zuten ekitaldiaren hasieran eta aipatu programaren egoera aztertu eta Saharako gatazkaren egungo egoeraren inguruan hausnartzeko balio izan dute.
Irudian, Alcuazek Hasenitou Mohamed Chbeleli eta Abdulah Arabiri udal baten fatxada irudikatzen duen zeramikazko pieza bat ematen.
Azken bost urteetan, milako bat jarduketa egin dituzte toki-erakundeek klima aldaketari egokitzeko, 52 milioitik gorako inbertsioa eginez horretarako
Federazioak toki sektorearen finantza egonkortasuna balioetsi du eta 2026ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko aurreproiektuaren aldeko txostena eman du Toki Araubideko Foru Batzordean
Jarduerak urriaren 20a eta 26a bitartean egingo dira eta helburu izango dute sentsibilizazioaren, dibulgazioaren, ezagutzaren eta interpelazio sozialaren arloetan larrialdi klimatikoari batera erantzutea