2026ko apirilak 9

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du NUKFk

Federazioaren lehendakari Xabier Alcuaz Tindoufeko errefuxiatu-kanpamentuetara joan da, Parlamentuko Bakea eta Askatasuna Saharan taldearekin, Saharako herriarekiko konpromisoa eta babesa adierazteko

Foto noticia

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du NUKFko lehendakari Xabier Alcuazek Paz y Libertad en el Sahara-Bakea eta Askatasuna Saharan taldearteko parlamentarioarekin batera. Alcuaz Tindoufeko errefuxiatu-kanpamentuetara joan da Parlamentuko Bakea eta Askatasuna Saharan taldearekin, berriz ere erakusteko Saharako herriarekiko konpromisoa eta babesa adierazteko herri horrek autodeterminaziorako eta bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubideari, zeina aitortu baitute nazioarteko zuzenbideak zein NBEren ebazpenek.

Urteurren-programa apirilaren 8an eta 9an gauzatu da Auserd-eko wilayan (Tindouf), eta irekiera-ekitaldiari hasiera eman dio SEADeko lehendakari eta Fronte Polisarioaren idazkari nagusi Brahin Ghalik. “Erresistentziarako mezua” bidali nahi izan du mundura, “batasun nazionala eta Saharako herriaren eskubideen aurkako konspirazio ororen arbuio sendoa erakutsiz”.

Ghalik esker ona eta aitortza helarazi die “sahararren borrokari etengabe lagundu dioten nazioarteko elkartasun-mugimenduei”, eta, Espainiari gogorarazi ostean “Mendebaldeko Sahararen deskolonizazio-prozesua finantzatzeko duen erantzukizun juridikoak” ez duela preskribatzen, Europar Batasuna premiatu du epaileen erabakiak eta nazioarteko zuzenbidea errespetatu ditzan, eta ez dezan egin okupatutako Saharako baliabideak ustiatzea dakarren akordiorik.

Programaren baitan, desfile militar eta zibila egin da, non agerian utzi diren Saharako Askapenerako Herri Armadaren (ELPS) ahalmenak, bai eta azken 50 urteotan lortutako garapen instituzionala ere. Gainera, jarduera kulturalak, artistikoak, kiroletakoak eta folklorikoak antolatu dira, Saharako herriaren nortasuna eta erresilientzia erakuste aldera.

Argazkian, Xabier Alcuaz, NUKFko lehendakaria, urteurrenaren ospakizunetan parte hartu duen Nafarroako ordezkaritzarekin.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba