REAS, EINA eta CEISNAren arteko lankidetza-proiektuaren esparruan, Toki Entitateen Kontratazio Publiko Arduratsua bultzatzeko, eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin lankidetzan, online mintegi bat antolatu da abenduan, eta honako esteka honetan eman daiteke izena.
Ikastaroaren izenburua “Tokiko Kontratazio Publiko Arduraduna: Nafarroan gizarte eta lurralde kohesiorako aukera” da. Ikastaroaren helburua da sentsibilizatzea, informatzea eta baliabideak ematea toki-erakundeetan erantzukizun politikoa duten pertsonei eta erakunde horietako kontratazio-prozesuez arduratzen diren teknikariei. Formakuntzak 3 saio izanen ditu, abenduaren 10ean eta 17an, goizez.
Lehenengoa, abenduaren 10ean, 10:00etan, toki-administrazioen erantzukizun politikoa duten pertsonei zuzenduta da (alkateak, zinegotzi delegatuak, mankomunitate eta patzuergoen zuzendaritzak…). Tokiko Kontratazio Publikoa Arduratsuaren lege-derrigortasuna gogoraraztea, eta pertsonen ongizaterako eta lurraldean gizarte eta ingurumen jasangarritasuneko politika publikoak sustatzeko orduan zenbateraino lagungarri izan daitezkeen jakinaraztea ditu helburu.
Beste bi saioak abenduaren 10ean eta 17an izango dira, 12:00etan, eta toki-entitateetako kontratazio-prozesuetan erantzukizun teknikoa duten pertsonei zuzenduta egonen dira (idazkaritza, kontu-hartzailetza eta bestelako teknikariak eta administrariak). Bien helburua izango da KPk Europako, estatuko eta foru araudietan duen lege-ahokadura sendoa egiaztatzea, eta ohiko kontratazio-prozeduretan sartzea errazteko eta auziak saihesteko tresnak ematea.
Zehazki, hilaren 10eko saioa tokiko kontratazioa, Nafarroan landa-eremuak garatzeko eta gizarte kohesioa sustatzeko formula gisa, aztertuko da eta 17koa, berriz, gizarte-ekimeneko enplegu-zentro berezietarako eta laneratzeko enpresetarako kontratuen erreserbari buruzkoa izanen da, lanmerkatuan sartzeko zailtasun handiak dituzten pertsonek (baztertuta edo egoera horretan egoteko arriskuan dauden pertsonak eta desgaitasuna duten pertsonak) lan duina lortzeko dituzten aukerak orekatzeko duten gaitasunagatik.
Saio hauetan Santiago Lesmes Zabalegui izanen dugu, Kontratazio Publiko Jasangarrian, Klausula Sozialetan, Gizarteratze Soziolaboralean eta Erantzukizun Sozialean espezializatutako aholkularia.