2023ko abuztuak 19

Óscar Chivite, Lurralde Kohesioko kontseilari berria

Foto noticia

Aurreko legealdian Cintruenigoko Udalean alkate izandako PSNko kide Óscar Chivite, orain, Lurralde Antolakuntzako eta Azpiegituretako zuzendaritza nagusiak barne hartzen dituen Toki Administrazioaren alorreko arduraduna da Nafarroako Gobernu berrian.

Chivite Elektrizitateko Industria Maisutzako tituluduna da; Laneko Arriskuen Prebentzioko maila ertaina du eta Enpresen Zuzendaritzako, Giza Baliabideetako eta Kalitateko arloetan ere prestakuntza du. Cintruenigo herriko Udaleko zinegotzia izan zen 2015 eta 2023 artean, eta Nafarroako Alderdi Sozialistako afiliatua da.

Zendutako Carlos Chivite Cintruenigoko alkate eta PSNko idazkari nagusia izandakoaren anaia da.

 

Argazki oina

Óscar Chivite Lurralde Kohesioko kontseilari berriaren argazkia.

Volver arriba