Datozen egunetan tenperatura baxuak iragarrita daudenez gero eta urtarrilaren 5ean Errege Magoen kabalkadak eta beste jarduera publiko batzuk egingo direnez Nafarroako hainbat udalerritan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOIk) gomendio sorta bat kaleratu du herritarren osasuna babesteko, bereziki, pertsona zaurgarrienena, eta hotzaren ondorioak prebenitzeko.
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak gomendio horiek toki-erakundeei helarazi dizkie eta kontuan har ditzatela eskatu die, udalerri bakoitzaren errealitatera egokituz. Horrekin batera, zenbait infografia igorri ditu izozte edo hipotermia egoeratan jarduteko jarraibideekin.
Gomendio Orokorrak
Izozteen aurrean gomendioak
Hipotermiaren aurrean gomendioak
Toki-erakundeei egindako gomendioak
- Planifikatu aire zabaleko ekitaldien ordutegia AEMETen aurreikuspenak kontuan hartuta:
- Saihestu eguneko lehen orduak, bai eta ilunabarretik aurrerakoak ere, bereziki espero bada 4 urtetik gorakoak edo beherakoak parte-hartzaile edo publiko gisa bertaratzea.
- Kanpoko ekitaldietan, antolatu eremu itxiak/erdi-itxiak, haimak edo antzeko egiturak instalatuz, ahal dela berotuta/klimatizatuta, zeinetan parte-hartzaileek eta bertaratuek gorputz tenperatura berreskuratzeko aukera izanen baitute.
- Jarri parte-hartzaileentzako edari beroak banatzeko puntuak.
- Berrikusi ekitaldia eginen den bide edo leku publikoetako zoladuraren egoera, irristadak eta erorikoak saihesteko.
- Ahal bada, eta zure herriko baldintza meteorologikoak oso desegokiak badira, eraman aire zabaleko ekitaldiak eremu itxietara (kirol pabiloiak, liburutegiak, zentro zibikoak, etab.) edo erdi-itxietara (pilotalekuak/arkupedun plazak/etab.).
Herritarrentzako gomendio orokorrak
- Ekitaldia egin aurretik, gogorarazi herritarrei hotzaren ondorioak prebenitzeko gomendioak, hala nola:
- Hobe da zenbait arropa arin janztea, lodi bakarra baino.
- Erabili txanoa, eskularruak, bufanda, haizetik babesteko arropa eta oinetako egokiak, erorikoak saihesteko.
- Ibili kontu handiz, izotza bada kaleetan.
- Kanpoan zaudenean, hartu arnasa sudurretik, ez ahotik.
- Eskaini arreta beste pertsona batzuei; izan ere, tenperatura baxuek edonori eragin diezaiokete, batez ere adinekoei eta 4 urtetik beherakoei.
- Sintoma zehatzak agertzen badira (adibidez, dardarak, akidura, nahasmendua, eskuetako bihurritasuna, larruazal gorria eta hotza edo, haurtxoen kasuan, energiarik eza), saiatu pertsonari beroa ematen eta lagundu berogailua duen leku batera, non edari beroak hartzen ahalko baititu.
- Sintomek jarraitzen badute, bilatu osasun laguntza.
Langileentzako gomendioak
- Lanean ari diren langileei dagokienez, bermatu tenperatura baxuen eraginpean egoteko arriskuaren aurrean prebentzio neurriak , hala nola:
- Lana planifikatzea eta egokitzea.
- Lan denbora arina edo intentsitate txikikoa mugatzea.
- Laneko arropa eta oinetako egokiak izatea.
Leku berotuak/klimatizatuak egokitzea, etenaldiak maiz egiteko, edari beroak hartzeko eta gorputzeko bero galeratik berreskuratzeko.