2020eko uztailak 3
NUKFren lehendakariak toki entitateak kultura programatzera animatu ditu
Juan Carlos Castillo Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren lehendakariak toki entitateak uda honetan kultur jarduerak programatzera animatu ditu. “Aurten ez dugu festarik baina kultura festa bat da” esan du lehendakariak Rebeca Esnaola Kulturako kontseilariak uda honetako “Kultur” programa aurkezteko egindako prentsaurrekoan. Bertan izan dira Santos Induráin Osasuneko kontseilaria eta Pedro Salaberri margolaria, programa horretan erakusketa bat aurkezten duena.
*(albistea osorik irakurtzeko, gaztelaniako bertsiora jo dezakezu)