2024ko otsailak 21

NUKFko lehendakariak Nafarroako saharar ordezkari berriari harrera egin dio

Ordezkariak Foru Komunitateko toki entitateen lankidetzaren garrantzia nabarmendu zuen eta NUKFk bere herriarekiko erakutsitakoa

Foto noticia

Nafarroako toki entitateen lankidetza historikoaren garrantzia eta NUKFk saharar herriarekiko erakutsitakoa eta gauzatzen ari diren proiektuei eusteko beharra izan ziren Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakari Xabier Alcuazek eta Komunitateko saharar ordezkari berria Hamdi Ahomar Ahmedek jorratutako gaietako bi, ordezkariak Federazioari otsailaren 20an egindako bisitan. Ordezkariarekin batera Mohamed Abdalahi Ragani ordezkariordea ere egon zen bertan.

Nafarroako udalen lankidetza, hein handi batean, errefuxiatuen kanpalekuetan egindako proiektuak finantzatzean, laguntza humanitarioa ematean eta erakunde mailako babesa erakustean datza. Ordezkariak kanpalekuak bisitatzeko gonbidapena ere helarazi zien toki entitateetako hautetsiei.

NUKFk Saharako Ordezkaritzarekin protokolo bat izenpetua du urtero garapeneko ekimenak eta saharar haurrak Nafarroan uda igarotzeko aukera ematen dien Vacaciones en Paz programa finantzatzeko. Zenbait udalek, bestalde, GGKE batzuen eta Saharako Ilargi-erdi Gorriaren bitartez antzeko ekimenak laguntzen dituzte.

Otsailean izandako bilkuran, Federazioko lehendakariak egungo lankidetzari eusteko borondatea adierazi zion ordezkariari.

 

Argazki oina

Saharar ordezkari berriak kanpalekuen egungo egoera azaldu zion NUKFko lehendakariari.

Volver arriba