2023ko otsailak 1

NUKFko lehendakariak ikaskuntza-zerbitzuaren garrantzia azpimarratu du tokiko komunitate hobeak eraikitzeko

Nafarroako Ikaskuntza-Zerbitzuko Sareak bigarren jardunaldiak egin ditu

Foto noticia

“Eskola eta eskola hori dagoen herria nahi baino gutxiagoetan elkartzen eta nahasten dira. Nahiz eta ikastetxea itxi ohi duten hesiez haratago ikasleek herrian eta bertako ingurunetik asko duten ikasteko eta herritarrek beraiek ere asko duten irabazteko ikasleen lanari tokia utzita”. Hitz horiekin azpimarratu zuen Juan Carlos Castillo NUKFko lehendakariak ikaskuntza-zerbitzu metodologiaren balioa eta horretan zein eskolaren eta udalerriaren arteko sinbiosian sakontzeko beharraren balioa. Hala mintzatu zen urtarrilaren 13an Nafarroako Ikaskuntza-Zerbitzuko Sare Solidarioak antolaturiko II. jardunaldietan. Ekimenaren baitan egingo diren jarduerek otsailean ere jarraipena izango dute.

“Ez naiz ezer berririk esaten ari, badakit -jarraitu zuen Castillok- baina berriro ere gogora ekarri nahi nuen eta berretsi nahi nuen Nafarroako udalek eskolarekin nahasteko modu hau frogatzea ezinbestekoa dela ikastetxeek haien tokiko inguruneari beste ikuspegi batetik so egin diezaioten lortzeko dagoeneko hala egiten ari ez badira. Batzuentzako eta besteentzako onurak oso nabarmenak dira honakoa bezalako jardunaldietako esperientziak eta hitzaldiak entzutean agerian geratzen denez”. Federazioko lehendakariak metodologia horretan sakontzeko gonbidapena egin zien udalei eta ikastetxeei.

Ikaskuntza-zerbitzu metodologiak bi alderdi konbinatzen ditu; batetik, prestakuntza eta hezkuntza zati bat eta, bestetik, komunitatearentzako zerbitzu bat, hezkuntza-etapa guztietako ikasleek herritar guztiei edo kolektibo jakin batzuei onura ekar diezaieketen aplikazio praktikoak eta proiektuak bilatzen dituzten proiektu zehatzen bidez.

Finean, hezkuntza-komunitatea toki, herri edo kolektibo baten garapen soziala lortzeko inplikatzea dakarren hezkuntza-filosofia berri bat sustatzea da asmoa. Hori guztia, gainera, ikuspegi hezigarri batetik eginez, adin bakoitzari dagozkion eskola-curriculumekin bat, arlo ezberdinetan sakonduta baina aplikazio praktikoa emanez zeina, gainera, gizartearentzako onura bat ekarriko du. Prozesuan zehar, parte-hartzaileek ingurunearen behar errealak lantzen ikasten dute ingurune hori hobetzeko helburuarekin.

Jardunaldien irekiera-ekitaldian NUKFko lehendakariaz gain, Francisco Soto Sarearen lehendakariak, Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Carlos Amatriain Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendariak ere parte hartu zuten. Ondoren, 130 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten saioetan, eta estatuko deialdian sarituak edo finalistak izandako Nafarroako ikastetxeek egindako ponentziak eta esperientziak partekatu zituzten. Zehazki, honako ikastetxeek egindakoak: Iruñeko Claret Larraona, Sagrado Corazón eta Salesianos ikastetxeek; bai eta Martzillako Marqués de Villena BHI, Lumbier IIP; Tuterako Fundación El Castillo; eta Faltzesko El Punto gazte elkarteak ere.

Volver arriba