NUKFko lehendakariak herritarren kezka diren zenbait gai berrikusi ditu Arartekoarekin
Etxebizitza, erroldatzea, udal larrialdiko laguntza edo desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelak izan dituzte hizpide, besteak beste
Xabier Alcuaz NUKFko lehendakaria Patxi Vera Nafarroako Arartekoarekin batzartu zen urtarrilaren 24an, herritarrek azken horri helarazten dizkioten zenbait arazo jorratzeko. Toki udalbatzak berritu ondoren bi erakundeek izandako lehenengo hartu-emana izan zen.
Bilkuran, besteak beste, honakoak izan zituzten hizpide: desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelen ezarpena eta aparkatzeko toki horien erabilera okerra; etxerik gabeko pertsonak erroldatzeko arazoak; udalek larrialdiko laguntzarako dituzten funts eskasia; etxebizitza eskuratzeko zailtasunak; hiri arteko garraio publikoaren mugak; eta Animaliak Babesteari buruzko Foru Legearekin lotuta sortzen ari diren arazoak.
Arartekoak eta Federazioko lehendakariak bi erakundeen arteko lankidetzarako borondatea adierazi zuten aipatu arazoei irtenbidea bilatzen laguntzeko.
Argazki oina
Arartekoak eta NUKFko lehendakariak legealdiko lehenengo bilkura izan zuten.