2023ko maiatzak 10

NUKFko Batzorde Betearazleak Covidak eragindako epealdi baten azterketa eginez amaitu du legealdia

Federazioa udalbatza berrientzako formakuntza prestatzen ari da orain

Foto noticia

NUKFk amaitzear dagoen legealdiko lau urteetan jorratu dituen gai nagusietako asko Covidaren krisiarekin zerikusia izan dute. Hala gelditu zen agerian Juan Carlos Castillo lehendakariak Batzorde Betearazlearen azken bilkuran egindako azterketan.

Lehendakariak Federazioak urte hauetan esku artean izan dituen gaiak berrikusi zituen; besteak bete, osasun krisia bera, Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoak (energia eta materialen kostuen igoera etab.), Haur Hezkuntzako lehen zikloarekin (0-3) lotuta egindako lana, 2022ko baso-suteak, udal finantzaketa berria, animaliak babesteko araudia, langileen egonkortze prozesuak, Next Generation Europako funtsak eta Federazioaren Plan Estrategikoa.

Hautetsi berrientzako prestakuntza

Bestalde, Federazioko idazkari nagusiak NUKFk maiatzaren 28aren ondoren udaletako eta kontzejuetako hautetsi berrientzat aurtengo bigarren seihilekoan eta 2024an abian jarriko duen prestakuntza programa berrikusi zuen. Lehenik eta behin, prestakuntza orokorra eskainiko da lau saiotan banaturik (3 saio udalei zuzenduta eta beste bat kontzejuentzat). Saio horietan, toki administrazioetako oinarrizko ezaugarriak, antolaketa eta funtzionamendua jorratuko dira. Hona hemen saioen datak eta tokiak:

 

Kontzejuen administrazioa:

Ekainak 22, osteguna. 16.30-19.00

Tokia: UNED Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala. Sadar kalea. Iruña.

 

Udalen administrazioa:

Iruñeko saioa. Ekainak 27, asteartea. 16.30-19.00

Tokia: UNED Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala. Sadar kalea. Iruña.

Lizarrako saioa. Ekainak 29, osteguna. 16.30-19.00

Tokia: Jurramendiko Mankomunitateko egoitza. Vell-Viste kalea, 2. Lizarra.

Tuterako saioa: Uztailak 3, astelehena. 16.30-19.00

Tokia: Erriberako Mankomunitateko egoitza. Grillos pasealekua, 17. Tutera.

 

Beste gai batzuk

Bilkura berean, gai hauek ere landu zituen Batzordeak:

0-3 urte bitarteko hezkuntza. Batzordeak Haur Hezkuntzako lehenengo zikloaren batzordearen barruan lantalde tekniko bat sortzea onetsi zuen 0-3ko eskolen finantzaketa arautzen duen Foru Aginduaren balizko aldaketa lantzeko. Aldez aurretik, Batzorde Betearazleak talde horretarako izendatuak zituen, jada, Juan Carlos Castillo Federazioko lehendakaria, Esther Lakasta Basaburuako alkatea, Berta Enrique idazkari nagusia eta Fermín Cabasés teknikaria.

NUKFko ekonomia arloko arduradun posturako langile teknikaria hautatzeko prozesua. Lehendakariak lanpostu horretarako egindako hautapen prozesuaren berri eman zuen. Hautaturiko pertsona datozen egunetan hartuko du karguaren jabetza.

Kattalingune Nafarroako Gobernuko LGTBI+ zerbitzua. Juan Carlos Castillo eta Ander Oroz NUKFko lehendakari eta bigarren lehendakariordeek, hurrenez hurren, zenbait kolektibotako ordezkariekin bilkura egin zuten. Bertan, kolektiboetako ordezkariek Foru Exekutiboak Kattalingune zerbitzuari dagokion ekarpen ekonomikoan egindako murrizketa agerian jarri zuten. Hori horrela, Batzorde Betearazleak erabaki zuen Foru Exekutiboari eskatzea LGTBI+ pertsonentzako arreta integraleko zerbitzua emateari eutsi diezaion orain arte lortutako kalitate parametroak mantenduta. Halaber, Batzordeak onetsi zuen gai horren inguruko erabakietan zerbitzuarekin lotutako profesionalak eta erakundeak kontuan har ditzatela eskatzea.

 

 

Volver arriba