
Arrakala digitala murrizteko ikastaroak antolatzeko aukera eskaintzen die CNAIk toki-erakundeei
Programa, Europako funtsek finantzaturikoa, 64 urtetik gorakoentzat, emakumeentzat eta 18 urtetik beherakoentzat diseinaturik dago
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKFk) energiaren eta trantsizio energetikoaren prestakuntza programarekin segitzen du eta bigarren ikastaroa deitu du: “Klima aldaketari aurre egiteko eta trantsizio energetikoa ahalbidetzeko udal jarduketen alderdi juridikoak”.
Prestakuntza toki-erakundeetako idazkari, kontu-hartzaile eta administrarientzat dago bereziki prestatua eta klima aldaketaren eta trantsizio energetikoaren arloan udalek dituzten lege-betebeharrak eta aukerak argi azaltzea du helburu.
Ikastaroko parte-hartzaileek garrantzizko gaiak landuko dituzte; besteak beste, toki-erakundeek Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legeari jarraiki dituzten betebeharrak. Horretaz gain, udalerriek trantsizio energetikoan eta klima aldaketaren aurkako borrokan aurrera egiteko har ditzaketen borondatezko neurriak ere ikusiko dituzte. Ikastaroaren iraupena hiru ordukoa izango da eta hiru edizio izango ditu zenbait formatutan, parte-hartzaileen bertaratzea errazteko.
Zehazki, aurrez aurreko bi saio egongo dira; bata, martxoaren 27an Iruñean eta bestea maiatzaren 14an Tuteran, biak ala biak goizez. Horretaz gain, online saio bat ere egingo dute apirilaren 8an. Izen-emateak zabalik daude eta NUKFren web-orriaren bidez egin daitezke.
Prestakuntza programa bat abian
Aipatu prestakuntza ikastaroa hiru ikastaroko ziklo baten barruan dago, Nafarroako Gobernuko Energiaren zuzendaritza Nagusiarekin izenpeturiko lankidetza hitzarmen baten barruan NUKFk antolaturik.
Ikastaroetan lehena, “Nafarroako toki-erakundeak toki esparruko trantsizio energetikoaren eta klima aldaketaren erronkaren aurrean” izenekoa, prestakuntza arrakastatsua izan zen, toki-erakundeetako politikariak eta teknikariak bildu zituena.
Alderdi juridikoak jorratuko dituen bigarren ikastaroaren ondotik, programak hirugarren ikastaro bat eskainiko du udal jardunaren alderdi energetikoak ardatz hartuta eta energia arloko kudeatzaileei eta toki kudeaketa energetikoarekin zerikusia duten beste profil batzuei zuzenduta, esaterako, mantentze-lanetako arduradunei edo hirigintzako aholkulariei.
Prestakuntza programa horren bidez, NUKFk toki-erakundeak energiaren eta jasangarritasunaren arloan gaitzeko konpromisoa berretsi egiten du, udal esparrutik trantsizio ekologikoari aurre egiteko tresnak eskainita.
Ikastaroetan interesa dutenek NUKFko web-orrian informazioa eskuratu eta izen-eman dezakete.
Programa, Europako funtsek finantzaturikoa, 64 urtetik gorakoentzat, emakumeentzat eta 18 urtetik beherakoentzat diseinaturik dago
2024ko Prestakuntza Planak 171.120 euroko aurrekontua izan zuen eta langile publikoen prestakuntza ekintzetarako bideratu zen osorik