2024ko apirilak 30

NUKFk toki entitateetako langileei zuzenduriko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2024rako

Foto noticia

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak Nafarroako toki entitateetako langileentzako prestakuntza eskaintzari hasiera eman dio, Nafarroako Gobernuaren bidez Gobernu zentralak finantzatzen duen Etengabeko Prestakuntza Planaren barruan.

Planak ikastaro orokorrak ditu, horiek jorratzen duten arloarekin harremana duten langileei zuzenduak, eta berariazko ikastaroak, kolektibo eta toki entitate zehatzei zuzenduak.

Federazioaren web-orrian prestakuntza ekintzei eta izen-emate buletinari buruzko informazio gehiago eskuratu daiteke: https://formacion.fnmc.es/ .

Ekainean hasten diren online ikastaroetan izena emateko epea maiatzaren 12an amaituko da. Gainontzeko ikastaroetan izena emateko epea berriz, ikastaroak hasi baino hilabete lehenago arte egongo da zabalik.

Volver arriba