2024ko maiatzak 17

NUKFk parte-hartze prozesu bat abiatuko du toki entitateek despopulazioari buruz egitekoa den foru legearen inguruko proposamenak egin ditzaten

Bi fasetan gauzatuko dituzte lanak: hasierakoan, testu artikulaturik ez dagoenean oraindik, eta bigarrenean berriz testua aurreratuagoa dagoenean

Foto noticia

Lurralde Kohesioaren eta despopulazioaren alorrean egingo duten foru legearekin lotuta toki entitateek dituzten proposamenak biltzeko parte-hartze prozesu bat egitea erabaki zuen NUKFko Batzorde Betearazleak maiatzaren 14an. Batzorde Betearazlearen saioa baino lehen, batzordekideek Jesús María Rodríguez Toki Administrazioko zuzendari nagusiarekin bilkura egin zuten. Bertan, Departamentuak legea idazteko egingo duen prozesuaren berri eman zien zuzendariak eta Federazioaren bitartez toki entitateen lankidetza eskatu zuen.

Federazioak orain toki entitateekin egin beharko duen lanketa bi fasetan gauzatuko du: hasierakoa, testu artikulaturik ez dagoenean oraindik, eta ondorengo beste bat legea idazteko lanak aurreratuagoak daudenean.   Batzordeak, halaber, NUKFk egin beharreko lanak bultzatuko dituen talde eragile bat abiatzea erabaki zuen.

 

Batzordeak hartutako beste erabaki batzuk

Bilkura berean, Batzordeak honako erabaki hauek onetsi zituen:

Nafarroako Gobernuarekin zenbait hitzarmen izenpetuko dira herri-ondasunen immatrikulazioak ikertzeko, Ecoembesekin egingo den hitzarmen berriari buruzko aholkularitza jasotzeko, eta energiaren alorreko prestakuntzarako. 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan arlo horien inguruko hitzarmenak izenpetzera bideratutako zenbait aurrekontu-lerro daudela jakitera eman zioten Batzorde Betearazleari.

Batzorde eta Kontseilu sektorialetako ordezkariak izendatzea. Batzordeak honako ordezkari hauek izendatu zituen:

Zuraren mahaia. Santos Etxegia. Basaburuko alkatea.

Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzaren Nafarroako Estrategia 2030aren Sektoreen arteko Jarraipen Batzordea. Juan Jesús Echaide. NUFKko teknikaria.

Nafarroako Foru Komunitateko administrazioa eta Nafarroako toki entitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan koordinatzeko batzordea.

  • Itziar Imaz, Garesko alkatea.
  • María Amparo Viñuales, Erronkariko alkatea.
  • Tirso Calvo, Ribaforadako alkatea.
Volver arriba