NUKFk organoak berritzeko batzarra egingo du datorren ostiralean, urriaren 6an
Lehendakaritza, lehendakariordetzak eta Batzorde Betearazlea berrituko ditu
Federazioko organoak berrituko dituen Batzar Nagusi Bereziaren deialdia onetsi zuen NUKFko Batzorde Betearazleak irailaren 12an. Batzarra urriaren 6an izango da, Iruñean. Horretaz gain, organoak hautatzeko prozedura-proposamena ere onetsi zuen, ondoren, Federazioko Batzar Nagusiak onetsi beharko duena bozketak hasi aurretik.
Estatutuen arabera, Batzarkideek lehendakaritza, lehendakariordetzak eta Batzorde Betearazleko kideak hautatuko dituzte. Azken horiek biztanle-tarteen, entitate motaren eta eskualdeen arabera hautatzen dira, Batzorde Betearazlean Foru Erkidegoko toki entitate mota guztiak islaturik egoteko.
Lehendakaria ordea, boto-haztatuaren sistemaren bidez hautatzen da. Hala, entitate bakoitzak bere populazio bolumenaren araberako boto kopurua du. Entitate bakoitzeko boto kopurua boto batetik 95era bitartean banatzen da. Federazioko gainontzeko organoak hautatzeko aldiz, entitate bakoitzak boto bana du bere tamaina edozein dela ere.
Egun, 583 entitate daude NUKFri atxikita (266 udal, 295 kontzeju eta beste motatako 22 entitate) eta horien ordezkaritza Batzarrean toki entitate bakoitzaren lehendakariari dagokio. Alabaina, lehendakariak funtzio hori bere udalbatzako beste kide bati eskuordetzen ahalko dio formalki egiaztatuz.
Argazki oina
Jarduneko Batzorde Betearazleak Batzar Berezirako deia egin zuen.