NUKFk laguntza teknikoaren zerbitzua kontratatu du Europako Berreskuratze Planaren dirulaguntzak eta finantza-esparrua toki entitateei hurbiltzeko
Kontratuaren xedeen artean, besteak beste, informazio-buletinen bidalketa eta bilkurak dirulaguntza zehatzen inguruko interesa duten toki entitateekin
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak Zabala aholkularitza enpresa kontratatu du laguntza teknikoaren zerbitzuak emateko, Nafarroako toki entitateei Europako Berreskuratze Planaren dirulaguntzak eta 2021-2027ko Urte Anitzeko Finantza-esparrua hurbiltzeko.
Kontratua NUKFk Europatik datozen funtsetan toki entitateen parte-hartzea ahalbidetzeko abian dituen jarduketen parte da. Nabarmentzekoa da, Federazioak agiri batean 43 jarduketa-lerro bildu zituela, Europar Batasunaren modernizazioaren, digitalizazioaren eta itun berdearen helburuekin bat datozenak, eta Nafarroako Gobernuaren sei bat departamenturekin bilerak egin zituela proiektuak egitean toki entitateak kontuan har zitzaten eskatzeko.
Orain, lehenengo dirulaguntza deialdien bezperetan, horiei buruzko kalitateko informazioa eta eskaerak aurkezteko erabakia hartu baino lehenagoko faseetan laguntza teknikoa eskaini nahi die Federazioak bere toki entitateei.
Hala, hilabetean behin, buletin bat egin eta toki entitate guztiei helaraziko zaie argitaratuz doazen deialdiei buruzko fitxa batzuekin, eta interesaturik egonez gero, bilerak antolatuko dira.
Gainera, hasiera bateko 6 hilabeteko indarraldia duen kontratuak Federazioari zuzendutako laguntza teknikoa eta toki langileentzako saio teknikoak egitea barne hartzen du.