2023ko apirilak 3

NUKFk jardunaldi bat antolatu du toki entitateek hauteskunde prozesuan egin beharrekoen inguruan

udalbatza berriak eratu arte egin beharreko guztiak berrikusi ditu udaletako langileekin batera

Foto noticia

Udaletako ehun teknikarik baino gehiagok parte hartu zuten martxoaren 31n NUKFk antolaturiko jardunaldian. Bertan, toki entitateek udal eta kontzejuetako hauteskunde prozesuan egin beharreko aferak eta horien epeak berrikusi zituzten. Hauteskunde prozesua ekainaren 17an, udalbatza berrien eratzearekin, amaituko da.

Jardunaldian zehar, Berta Enrique eta Asun Nieto Federazioko idazkari nagusiak eta aholkulari juridikoak, hurrenez hurren, tokiko administrazioek egin beharrekoak eta horietako bakoitzerako legeek ezartzen dituzten epeak berrikusi eta bertaratu zirenen zalantzak argitu zituzten.

Gainera, jardunaldian parte hartu zutenek hauteskundeen inguruko dokumentazioa biltzen duen eskuliburua eta hauteskundeetako egutegia jaso zituzten.

Jardunaldia Federazioak hauteskundeen inguruan aurreikusitako ekintzen barruan dago; horretaz gain honakoak ere egin ohi ditu: toki entitateei hainbat zirkular igortzea, web-orrian eta bere hedabideetan agiriak eta informazioa argitaratzea, aholkularitza pertsonalizatua ematea eta hautetsi berrientzako prestakuntza ziklo bat antolatzea.

 

Argazki oina

130 pertsonek parte hartu zuten NUKFk hauteskundeen inguruan antolaturiko jardunaldian.

Volver arriba