2025eko maiatzak 7

NUKFk eta Nafarroako Gobernuak toki esparruan boluntariotza sustatzeko jardunaldiak antolatu dituzte

Ekimena boluntariotzari buruzko plan berriaren barruan dago eta foru komunitateko zenbait udalerritan egingo da esperientzia arrakastatsuak ezagutzeko helburuz

Foto noticia

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKFk) eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzaren, Gobernu Irekiaren eta Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendaritza nagusiak jardunaldi batzuk antolatu dituzte toki esparruan boluntariotza sustatzeko eta Nafarroako zenbait eremutan egindako esperientzia arrakastatsuak ezagutzeko.

Saioak maiatzean eta ekainean izango dira Tafallan, Bertitzen, Tuteran eta Irunberrin eta udal, kontzeju eta mankomunitateetako ordezkariei zuzendurik daude baita ekimen boluntarioetan parte hartzen duten edo parte hartu nahiko luketen gizarte erakundeei eta herritarrei ere.

Jardunaldiak Nafarroako 2024-2027 aldiko III. Boluntariotza Planaren barruan daude eta Foru Gobernuak egiteko asmoa duen Boluntariotzari buruzko Foru Lege berriaren testuinguruan antolatu dira. Saioak, beraz, parte-hartze izaera ere izango dute.

Hala, jardunaldiek helburu bikoitza dute: Batetik, egungo Nafarroako Boluntariotzaren testuinguruari buruz hausnartzea eta esperientzia sozialen eta toki esparrukoen berri izatea. Eta bestetik, jardunaldietako parte-hartzaileen proposamenak eta ekarpenak biltzea Boluntariotzari buruzko Foru Legea egiteko prozesua aberasteko.

Jardunaldia_Boluntariotza toki-erakundeetan

Jardunaldien egitaraua

Jardunaldiari hasiera emateko, aurkezpen instituzionala egingo da eta, ondoren, Nafarroan boluntariotzari eta horren testuinguruari buruzko azterketa. Hitzordu berean, boluntariotzari buruzko esperientziak eta jardunbide egokiak partekatuko dituzte eta, amaitzeko, parte-hartze lantegi bat egingo dute egiten ari diren foru araudiari buruzko ekarpenak jasotzeko.

Datak eta lekuak:

  • Maiatzak 14 | Bulego mugikorra | Ábaco kalea, 54 – Tafalla
  • Maiatzak 21 | Bertizko Jauregia | Bertizko Jaurerria Natur Parkea – Oieregi
  • Ekainak 4 de junio | Erriberako Mankomunitatea | Paseo de los Grillos kalea, 17 – Tutera
  • Ekainak 11 | Irunberriko Kultur Etxea | Klaustro plaza, 2 – Irunberri

Izen-ematea doakoa da eta honako estekaren bidez egin behar da:

Izena emateko inprimakia

Boluntariotza funtsezko elementua da gure komunitateak sostengatzeko, eta zeregin bereziki garrantzitsua du udalerri txikietan, bertan maiz boluntariotzak toki administrazioa eta ekimen pribatua iristen ez den guneak betetzen baititu. Horregatik, ezinbestekoa da jarduera horiek sustatzen, jardunbide egokiak ezagutzen eta eragile sozialen arteko lankidetza sustatzen jarraitzea.

NUKFk eta Nafarroako Gobernuak toki-erakunde guztiei, erakunde sozialei eta boluntarioei edo boluntariotzan interesa dutenei jardunaldietan parte hartzeko deia egiten diete eta haien ideiekin eta esperientziekin laguntzera.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba