2025eko maiatzak 14

NUKFk eta GGKEn Koordinakundeak hitzarmena berritu dute toki-erakundeetan garapenerako lankidetza politikak sustatzeko

GGKEk aholkularitza-, informazio- eta sentikortze-baliabideak jartzen dituzte udal eta kontzejuen eskura

Foto noticia

NUKFko lehendakari Xabier Alcuazek eta Nafarroako Garapeneko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeko lehendakari Javier Abadek urtebeteko hitzarmen berria sinatu dute gaur goizean Federazioaren egoitzan, Nafarroako toki-erakundeetan lankidetza politikak sustatzeko eta horiek hobetzen laguntzeko.

Duela bi hamarkadaz geroztik urtero izenpetzen duten akordio horren bidez, bi erakundeek hainbat jarduera egiten dituzte lankidetza Nafarroako udal eta kontzejuetara hurbiltzeko.

Egiten dituzten jardueren artean daude, besteak beste, lankidetzako udal politiken arloko aholkularitza ematea; Koordinakundeak argitaratzen duen buletina udaletako buruei igortzea; migrazioei eta aterpeari buruzko gida eguneratzea; eta heziketa- eta sentikortze-baliabideen katalogo bat egitea eta zabaltzea.

Gainera, NUKFk 9.000 euroko ekarpena egingo dio Koordinakundeari jarduera horien kostuaren zati bat estaltzeko.

 

Argazki oina

Hitzarmena izenpetzeko bilkuraren une bat. Ezkerretik hasita, Javier Abad, Koordinakundearen lehendakaria; Amaia Campión, koordinatzailea; María Jesús Huici, eragin politikoko eta sareetako teknikaria; eta Xabier Alcuaz NUKFko lehendakaria.

Volver arriba