2024ko urriak 30

NUKFk energiari eta trantsizio energetikoari buruzko prestakuntza ekintzak eskainiko ditu toki-erakundeetako politikari eta teknikarientzat

Ikastaro ezberdinak diseinatu dira hautetsientzat, idazkari eta kontu-hartzaileentzat eta mantentze-lanetako langileentzat. Datozen egunetan, lehenengo bi prestakuntza ekintzak deituko dira

Foto noticia

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak energiarekin eta trantsizio energetikoarekin lotutako zenbait prestakuntza ekintza eskainiko dizkie toki-erakundeei alor horretan laguntza teknikoa eta ezagutzak eskaintzeko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuarekin izenpeturik duen hitzarmen baten barruan.

Ikastaroak jasoko dituzten pertsonen profilak askotarikoak direla kontuan izanik, saio ezberdinak programatu eta edukiak egokituko dira politikarientzat, idazkarientzat, kontu-hartzaile eta administrarientzat eta teknikari zein mantentze-lanetako langileentzat.

Landuko diren gaiei dagokienez, besteak beste honakoak gailenduko dira: lege-esparrua, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzko Foru Legetik eratorritako udalen betebeharrak, Klima eta Energiaren aldeko Alkateen Ituna, sustapen eta fiskalitate ekintza zenbait, eta energia efizientziarekin eta autokontsumoarekin lotutako jarduketak.

Lehenengo prestakuntza ekintzak datozen egunetan deituko dira.

Programa horretaz gain, Federazioak energiaren inguruko gida bat eta horren edukiaren zabalpena egiteko ekintzak ere egiteko asmoa du.

 

Argazki oina

NUKFk energiaren alorreko prestakuntza eskainiko du.

Volver arriba