NUKFk Batzar Arrunta eginen du abenduaren 15ean
Batzorde Betearazleak data adostearekin batera, Tafallako Udalaren konpentsazioa ere onetsi zuen NUKFko lehendakariak duen dedikazioagatik
NUKFko Batzar Nagusia datorren abenduaren 15ean izango da Iruñean, Batzorde Betearazleak azaroaren 21eko saioan onetsi moduan. Saio berean, 2023ko Kudeaketa Txostenaren, 2024ko Jarduketen Programaren eta 2024ko Aurrekontuen proposamenak onetsi zituzten 2022ko Kontuekin batera, Federazioaren organo gorenaren onespenera jarriko direnak. Batzarren gai-zerrendak gainera, Berta Enrique idazkari nagusiaren kargua berritzeko proposamena jasotzen du.
Beste gai batzuk
Bilkura berean, Batzorde Betearazleak honako gai hauek ere izan zituen hizpide:
Batzorde eta kontseilu sektorialetan ordezkariak izendatzea. Batzordeetan eta kontseiluetan NUKFren ordezkariak izendatzearekin jarraituta, honako izendapenak egin zituzten:
Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea.
- Xabier Alcuaz Andueza, Tafallako alkatea, NUKFko lehendakaria.
- Alejandro Toquero Gil, Tuterako alkatea, NUKFko 1. lehendakariordea.
- María Lecumberri Bonilla, Barañaingo alkatea, NUKFko 2. lehendakariordea.
- Jon Gondán Cabrera, Zizur Nagusiko alkatea.
- Cristina Ibarrola Guillén, Iruñeko alkatea.
- Mikel Oteiza Iza, Atarrabiako alkatea.
- Berta Arizkun González, Burlatako alkatea.
- Iker Mariezcurrena Celaya, Berriozarko alkatea.
- Marta Diez Napal, Antsoaingo alkatea.
Nafarroako Polizien Kontseilua.
- Xabier Alcuaz Andueza, Tafallako alkatea, NUKFko lehendakaria.
- Mikel Oteiza Iza, Atarrabiako alkatea.
- Cristina Ibarrola Guillén, Iruñeko alkatea.
Toki entitateen mahaia Nafarroako Elkarbizitzaren Plana egiteko.
- Xabier Alcuaz Andueza, Tafallako alkatea, NUKFko lehendakaria.
- Tirso Calvo Zardoya, Ribaforadako alkatea.
- Berta Arizkun González, Burlatako alkatea.
- Ángel Martín Unzué Ayánz, Agoizko alkatea.
- David Anaut Peña, Leitzako alkatea.
Izendapena Hezkuntza Departamentuarekin batera sorturiko 0-3 zikloari buruzko lantaldean.
NUKFk Hezkuntza Departamentuarekin batera batzorde bat sortu zuen Haur Hezkuntzako (0-3 urte) Lehen Zikloko ikastetxeen eskumen eta kudeaketa eredu berria jorratzeko. Batzorde horren barruan, gainera, lantalde tekniko bat sortu zuten. Hona hemen talde horretan izendatutako NUKFko ordezkariak:
- Xabier Alcuaz Andueza, Tafallako alkatea, NUKFko lehendakaria.
- Berta Enrique Cornago, NUKFko idazkari nagusia.
- Asun Nieto Zabala, NUKFko teknikaria.
- Mirari Aranguren Irigoyen, NUKFko teknikaria.
Konpentsazio ekonomikoa lehendakaritzako karguaren dedikazioagatik. Gai horren inguruan azken legealdi hauetako araubideari eustea erabaki zuen Batzordeak. Horri jarraiki, Federazioak 18.000 euroko zenbatekoa gehi Gizarte Segurantzari dagozkion kostuak konpentsatuko dizkio Tafallako Udalari. Horretarako, bi erakundeek hitzarmen bat izenpetuko dute.
Dietak eta kilometrajea Batzorde Betearazlearen eta Toki Araubideko Foru Batzordearen saioetara joateagatik. Batzorde Betearazleak erabaki zuen, halaber, adierazitako organo horietara joateagatik kideei dagozkien dietak mantentzea, hots, 60 euro, eta kilometrajea eguneratzea, 0.35 zentimo kilometro bakoitzeko.