NUKFk aholkularitza eman die hondakinen mankomunitateei Ecoembesek igorritako hitzarmen-proposamenaren inguruan
Araudi aldaketak beste ardura-eredu bat eskatzen du

Mankomunitateek birziklapenaren ardura duten erakundeekin izenpetu behar duten hitzarmenari loturik Federazioak egindako jarduketen berri eman zion Federazioko lehendakari Xabier Alcuazek Batzorde Betearazleari urriaren 8an
Araudia aldatu ondoren, Ecoembesekin beste hitzarmen bat izenpetu behar da. Printzipioz, eta aurreko hitzarmenean egin moduan, Nafarroako Gobernuak izenpetuko luke eta mankomunitateak hitzarmenari atxikiko litzaizkioke.
NUKFko lehendakariak ezagutzera eman zuenez, Federazioak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin hitzarmen bat izenpetu du, Ecoembes birziklatze-enpresak proposaturiko hitzarmenaren inguruan eta hitzarmen horretatik eratorritako jarduketen inguruan mankomunitateei aholkularitza emateko konpromisoa beregain hartuta.
NUKFk Iparplast enpresari txosten bat egiteko eskatu zion Ecoembes enpresaren proposamena araudiarekin bat zetorren ikusteko eta proposamenaren balorazio ekonomikoa gauzatzeko. Txostenak, halaber, beharrezkotzat jotako iradokizunak ere bildu behar zituen.
Behin txostena edukita, Federazioak hiru bilkura egin ditu. Horietako batzuetan mankomunitateekin bakarrik bildu da eta beste batzuetan Ingurumeneko Departamentuarekin eta hondakinen partzuergoaren kudeatzailea den Nilsarekin ere bai. Saio horietan, jarraitu beharreko jarduketak eztabaidatu dituzte. Bilkurei esker, Nafarroako Gobernuak zenbait proposamen helarazi dizkio Ecoembes enpresari.
Egun, bi alderdien adostasuna duen akordio bat lortzeko zain daude.
Garapenerako lankidetza. Garapenerako Lankidetzako Funtsaren Batzordeak 2024an egindako jarduketei eta 2025ean egingo direnei buruz egindako proposamena onetsi zuen Batzorde Betearazleak.
Urriaren 8ra arte, 124 toki-erakundek emana zioten atxikimendua funtsari, guztira 248.890 euroko ekarpena eginez eta 24.747 euroko gerakinarekin bat eginez.
Proiektuen urteko deialdian, honako hauek dira hautaturikoak:
URTEKO DEIALDIAN HAUTATUTAKO PROIEKTUAK:
GKEa | Proiektuaren izena | Herrialdea | 2024 |
Arcores | Haurren oinarrizko hezkuntza sustatzea Bamoiko landa-eskolan | Sierra Leona | 24.000,00 |
Manos Unidas | Elikadura burujabetza lortzea baliabide naturalen gobernantza jasangarriaren bidez eta genero ikuspegiarekin Ndiob komunan | Senegal | 24.000,00 |
UNHCR | Edateko ura eta saneamendua Txaden errefuxiatu diren sudandarrentzat | Txad | 24.000,00 |
Fundación VIC (Vedruna Intercontinental Comunion) | Vedruna osasun zentroaren ekipamendua hobetzea | Kongoko Errepublika Demokratikoa | 14.901,89 |
UNICEF – Nafarroako Batzordea | Ginea-Bissauko eskoletan eta komunitateetan saneamenduko azpiegiturak eta ingurumeneko jasangarritasunaren alorreko ezagutzak eskuratzea bermatzea, sistema berritzaileen eta haurren eta komunitatearen parte-hartzearen bidez, eta haurren ahalduntzea sustatuz, neskatilena bereziki, hezkuntzarako eskubidea edukitzeko oztopoak gainditzeko | Ginea Bissau | 24.000,00 |
Fundación Rode | Edateko uraren hornidura eguzki-energiarekin hobetzea Pitiké eta Kablaké garatzeko | Boli Kosta | 24.000,00 |
Fundación Corazonistas | Madagaskarko S.Antoine d’Ankiromena eskola hezkuntza arloko azpiegitura batez hornitzea | Madagaskar | 20.000,00 |
Fundación FABRE | Eskubideak sustatzea modu unibertsal, ekitatibo eta jasangarrian edateko uraren eskuragarritasuna bermatuta San Pedro indigenen landa komunitatean | Bolivia | 24.000,00 |
Alboan Fundazioa | Kongon GIB/HIESarekin eta desplazaturik bizi diren sexu-indarkeriaren emakume eta neska bizirauleen arreta psiko-medikoa laguntzea | Kongoko Errepublika Demokratikoa | 24.000,00 |
Horretaz gain, NUKFk Saharar Ordezkaritzarekin izenpeturiko hitzarmenaren barruan, honako proiektua ere finantzatuko da:
HITZARMENA NAFARROAKO SAHARAR ORDEZKARITZAREKIN:
GKEa | Proiektuaren izena | Herrialdea | 2024 |
Asociación de Trabajadores y Técnicos sin Fronteras (ATTSF) | Ura, elikagaiak eta saneamendua eskuratzeko logistika saharar errefuxiatuentzat | Aljeria | 24.000,00 |
Bestalde, aurten, Eguesibarko, Barañaingo eta Burlatako udalekin eta Iruñerriko Mankomunitatearekin batera, honako hiru urteko proiektua abian jarriko da:
Medicus Mundi erakundeak aurkezturiko “Osasun integrala eta garapen inklusiboa, emakumeengan eta haurrengan arreta berezia jarrita eta ingurumena zainduta, Rwandako Gakenke barrutiko 12 komunitate zaurgarritan eta Nemba ospitalaren eragin-eremuan” izeneko proiektua.
Aipatu proiektua 2024-2026 hirurtekoan eginen da eta 554.450,51 euroko aurrekontua du. Kopuru horretatik 318.000 euro (urtean 106.000 euro) Nafarroako toki-erakundeen ekarpenetatik dator. Garapen Lankidetzarako Toki Funtsak berriz, urtean 35.000 euroko ekarpena egingo dio proiektuari.
Jarduerak
- Nemba ospitaleko langileen gaitasunak sendotzea zenbait kudeaketa arloei, teknika medikoei, malnutrizioa tratatzeari eta abarri dagokienez.
- Ospitalearen instalazioak hobetzea: eguzki-panelak, saneamendua…
- Osasun zentroetako langileei prestakuntza ematea.
- Osasun zentroetako langileei generoari eta genero indarkeriari buruzko prestakuntza ematea. Herritarrak sentikortzeko ekintzak.
- 12 komunitateetako eragile komunitarioei pobreziarekin eta malnutrizioarekin lotutako gaixotasun batzuen inguruko prestakuntza ematea.
- Lotura komunitarioei prestakuntza ematea eta horien jarraipena egitea hilero.
- Elkarri laguntzeko taldeak abiatzea familia-baratzeak sortzeko (4 talde komunitate bakoitzeko) eta ikastetxeetan baratzeak sortzeko, eta baratzeak sortzea materialak eta sargaiak emanda. Laboreen inguruko prestakuntza ematea. Konpost-ontziak abian jartzea eta horien erabileraren jarraipena egitea. Eskola-baratzeak sustatzea, irakasleei eta familiei prestakuntza ematea.
- Barazkiak eta frutak jatearen garrantziaren inguruan herritarrak sentikortzea.
- 12 komunitateen nutrizio-, higiene- eta saneamendu-egoerari buruzko inkestak egitea eta proiektuaren oinarrizko lerro bat sortzea.
- Nekazaritza eta basozaintzarako 15.000 zuhaitz-landare eta 12.000 fruta-arbola ekoiztea. Komunitateen artean banatzea eta langileei prestakuntza ematea eta jarraipena egiteko sentikortzea.
- Ur-hornidurarako sistemak eraikitzea edo birgaitzea, sistema horiek ez dituzten edo hondatuta dituzten 8 komunitatetan.
- Ur-batzordeak sortzea.
- Komunik ez duten etxeetan edo hondatuta dutenetan komunak jartzea (kopurua zehaztu gabe).
Komunikazio- eta sentikortze-programa Nafarroan
- Proiektuari buruzko web-orri bat sortzea eta eguneratzea.
- Proiektuari buruzko 1.000 esku-orri diseinatzea eta inprimatzea jardueretan eta guneetan zabaltzeko (elebitan).
- Proiektuari buruzko lau bideo ekoiztea esparru eta momentu ezberdinetan erabiltzeko.
- Aldian-aldian informazioa ekoiztea eta eskualdeko eta tokiko hedabideetan zabaltzea.
- Irakurketa-saioak irakurketa-klubetan “Huir o morir en el Zaire” liburuarekin.
- Ruandari buruzko argazki-erakusketa. Hainbat gunetan sortzea eta erakustea.
- Bideo-foruma.
- Eskola-trukeak Ruandako haurtzaroari buruzko bideoekin, eskola-baratzeekin…
- “Ruandarekiko elkartasun-udalerriaren eguna” ospatzea erakunde finantzatzaileetan.
- Ruandako bi pertsonen bisita erakunde finantzatzaileetara eta bestelako guneetara…
- Udalerri finantzatzaileetan hezitzaileentzako ikastaroetan Munduko Herritarrentzako Hezkuntza Eraldatzailea modulua ematea.
- Proiektuaren bideo-laburpena.
HITZARMENA GGKEen KOORDINAKUNDEAREKIN
Bestalde, 2024an ohiko hitzarmena izenpetu da GGKEen Koordinakundearekin eta honako jarduerak egin dira:
Jarduerak | 2024 |
Honako ekintzak eguneratzea: elkartasuneko ibilbideak, dirulaguntzen gidaliburua eta informazio buletina | 8.000,00 |
Toki-erakundeei aholkularitza ematea | |
Dirulaguntza deialdiei buruzko informazioa zabaltzea | |
Hezkuntza arloko eta sentikortze ekintzak zabaltzea | |
Nafarroako toki lankidetzako mapa | |
Errefuxiatuen arazoarekin lotutako jarduketak. |
Larrialdiko Laguntza
Azkenik, larrialdiko laguntzari dagokionez, ANAS GGKEari 2.500 euroko ekarpena egitea adostu da, irailean izandako euriteek kalteturiko saharar kanpalekuetan berreraikitze lanak finantzatzeko.