2020eko maiatzak 1

NUKFk administrazioko epeak eteteko erabakia bertan behera gelditzeko eskatu du toki entitateek ekonomia berrabiatzen laguntzearren kontratuak egin ahal ditzaten

Iruñean, 2020ko maiatzaren 1ean. Nafarroako toki entitateek haien kontratazio espedienteak berrabiatu nahi dituzte modu horretan jarduera ekonomikoa berreskuratzen lagundu ahal izateko. Hala adierazi du Juan Carlos Castillo Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren (NUKFko) lehendakariak Espainiako Federazioarekin (FEMPekin) eta Nafarroako Gobernuarekin izandako hainbat bileretan. Bilera horietan, eskaera hori Gobernu zentrali igortzeko eskatu du, horrek COVID-19aren krisia dela eta kontratazio alorrean xedatutako araudia alda dezan eta administrazio epeen etetea bertan behera gera dadin.

NUKFren prentsa ohar osoa ikus dezakezu ondoren:

NUKFren prentsa oharra

Volver arriba