Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKFk) dibulgaziozko erakusketa bat jartzen du Garapen Lankidetzako Toki Funtsean parte hartzen duten toki-erakundeen eskura, Nafarroako udalgintzaren konpromiso solidarioa eta 2025ean finantzaturiko proiektuak herritarrei hurbiltzeko.
Erakusketak “Ekintza txikiak, aldaketa handiak. Herri txikienak ere mundua alda dezake” du izenburua eta lankidetza hurbiletik ere eraikitzen dela gogora ekartzen du: ekarpenak batuz edozein udal edo kontzejuk —baita txikienak ere— munduko beste komunitate batzuetan benetako eragina sortzen lagun dezake.
Funtsari eta bere proiektuei buruzko 16 panel elebitan
Erakusketa roll-up erako 16 panelek osatzen dute (neurriak: 850 x 2100 mm) eta elebiz dago (euskaraz eta gaztelaniaz). Honako edukiak ditu:
- Aurkezpen orokorra jasotzen duen panel bat.
- Funtsaren funtzionamendua azaltzen duen panel bat.
- 2025ean finantzaturiko proiektuen hamahiru panel; bat proiektu bakoitzeko.
- Amaierako panel bat Burlatako, Barañaingo eta Eguesibarko udalekin eta Iruñerriko Mankomunitatearekin batera gauzaturiko hiru urteko proiektuaren inguruan.
Erakusketa Nafarroako Parlamentuaren atalondoan egon da ikusgai abenduaren 22tik urtarrilaren 10a bitartean, eta hortik aurrera, eskuragarri dago hala nahi duten toki-erakundeek berean ikusgai jartzeko.
Erakusketa nola eskatu
Erakusketa beren udalerrian jartzeko interesa duten toki-erakundeek honako formularioa bete beharko dute honakoak adierazita:
- Erakusketa zein datatan jarri nahiko luketen.
- Eta, dagoeneko baldin badakite, erakusketa non jarriko duten zehazki (udaletxean, gizarte etxeetan, liburutegietan, kultur etxeetan eta beste udal ekipamendu batean).
Gainera, hala nahi duten erakundeek, erakusketarekin batera aurkezpen ekitaldi bat edo hitzaldi bat egiteko aukera dute finantzaturiko proiektuak gauzatu dituzten GKEren baten eskutik, sentsibilizazioa indartzeko eta egindako lana hurbiletik ezagutzeko.
NUKFk, halaber, PDF bat igorri die toki-erakundeei erakusketa osatzen duten panel guztiekin, erakusketa ikusten eta zabaltzen errazago izateko.
Formularioa
Lankidetza Funtsaren erakusketa – Dosierra